Patxi Iraola
zaldibiar bertsolaria
Patxi Iraola Garmendia (Zaldibia, 1933ko apirilaren 24a - Zaldibia, 2019ko apirilaren 27a) gipuzkoar bertsolaria, epailea eta gai-jartzailea izan zen.[1]
Patxi Iraola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zaldibia, 1933ko apirilaren 24a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 2019ko apirilaren 27a (86 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Parte-hartzailea | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bizitza
Zaldibiako Olegi baserrian jaio zen, 1933ko apirilaren 24an. Bertsozaletasuna gurasoengandik zetorkion. Aita bertsotan aritzen zen tabernatan eta elkartetan. Amak, berriz, bertso zaharrak kantatzeko ohitura zuen.[1]
1965ean hasi zen bertsotan jendaurrean, bere herriko plazan. 1971n Osinalde saria irabazi zuen. Hiru urte geroago, 1974an, Zepai saria irabazi zuen. 1980ko eta 1982ko Bertsolari Txapelketa Nagusietan parte hartu zuen. 2009an bere bizitza, bizipenak eta bertsoak jasotzen dituen Naizen apurra liburua argitaratu zuen.[1][2]
Liburuak
- Naizen apurra (2009, Auspoa)
Sariak
- Osinalde saria (1971)
- Zepai saria (1974)
Erreferentziak
🔥 Top keywords: AzalaBerezi:BilatuKoldobika Jauregi (eskultorea)Carles PuigdemontBerezi:AzkenAldaketakGonzalo BoyeTxikipedia:AzalaLarraheElena CajaravilleJaione Murelaga IzagirreAlkizaUEFA Euro 2024Itsasaldiaren indarLarunbeInaki IrazabalbeitiaUnai SimónBigarren Mundu GerraLarunbeko aldareaEuskaraLaguntza:KategoriaJohnny CashDCCPLankide:GorritxikiEuskal HerriaWikipediaLaguntza:SarreraWikiAlkizako Abertzale EzkertiarrakEz Dok AmairuCésar AzkarateKylian MbappéAntzinako ErromaSarpenGarapen Jasangarrirako HelburuakKoldobika JauregiTxikipedia:Aro ModernoaWikipedia:TxokoaBermudako HirukiaLankide:Luistxo/Test1