Patricia López Arnaiz

aktore espainiarra

Patricia López Arnaiz (Gasteiz, 1981eko apirilaren 15a) arabar aktorea da, telebistan eta zineman aritutakoa. TVEren La otra mirada (2018-2019) seriean Teresa Blanco interpretatzeagatik egin zen ezaguna. Ane (2020) filmean duen paper protagonistagatik Emakumezkoen interpretazio onenarentzako Goya, Forqué eta Feroz sariak jaso zituen.[1]

Patricia López Arnaiz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPatricia López Arnaiz
JaiotzaGasteiz1981eko apirilaren 15a (43 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm3802082 Allocine: 828081
Twitter: lopezarnaiznews Instagram: patricialopezarnaiz_act Edit the value on Wikidata
Patricia López Arnaiz, Donostiako Zinema Jaialdian 2017.09.27

2023ko urtarrilean Serietako Errepartoko Aktore Onenaren Feroz Saria jaso zuen Intimidad-en egindako lanagatik.[2][3][4][5]

2023ko martxoan 20.000 especies de abejas filmak Malagako Zinema Jaialdian film onenaren Urrezko Biznaga jaso zuen eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria Patricia López Arnaiz aktorearentzat izan zen, filmean haur transexual baten amaren papera antzezten duena.[6][7][8]

2024ko Goya Sarietarako emakumezko aktore onenaren izendapena jaso zuen, 20.000 especies de abejas filman egindako lanarengatik.[9]

Biografia

Bokazio berantiarra

Patricia López Arnaiz Arabako hiriburuan, Gasteizen, jaio zen 1981ean. Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, 25 urterekin antzerkiaz interesatu baino lehen. "Ortzai" Gasteizko Antzerki Eskolan ikasi zuen interpretazioa eta hantxe aurkitu zuen bokazioa.[10] 2010ean bere izena 80 egunean (2010) filmeko kreditu tituluetan agertu zen lehen aldiz. Ondoren, La otra mirada eta La peste serieak eta Lasa eta Zabala (2014), El árbol de la sangre (2018), El guardián invisible, Mientras dure la guerra (2019) eta Ane (2020) filmak egin zituen, eta, horien bidez, Goya aktore protagonista onenaren saria jaso zuen.[11]

Lan ibilbidea

Lópezek, aktore lanei buru belarri ekin aurretik, Zabalgana ikastolako jantokiko eta goizeko gelako begirale lanak egin zituen, baita produkzio lanak ere Arabako hiriburuko Hell Dorado kontzertu aretoaren bulegoan.[11]

Antzerkian hasi zen lanean eta 2008an Maitasunaren Saltsan parte hartu zuen. Ondoren, paper txikiak egin zituen zineman eta antzerkian. 2017an, ospe handiagoa lortu zuen Fernando González Molinak zuzendutako El guardián invisible filmarekin, Dolores Redondoren nobelan oinarritua. Film horretan Aura, ahizpetako bat, interpretatu zuen.[12] Ondoren, filmaren arrastoak: Legado en los huesos (2019) eta Ofrenda a la tormenta (2020) lanetan parte hartu zuen.[13]

2018an, Alberto Rodríguezen La peste telesailean parte hartu zuen, eta bere ibilbideari bultzada handia eman zion Teresa de Pineloren pertsonaia antzeztak. Teresa alargun jantzia eta aberatsa zen, eta bere senarrarengandik hartu zuen zeta-fabrika administratzen zuen. Aldi berean, talentu handiko pintorea zen, eta bere koadroak aitaren izenarekin sinatu behar izan zituen.[14] Urte bereko apirilean, Televisión Españolan La otra mirada telesaila estreinatu zen; bertan Teresa Blanco interpretatu zuen, Sevillara irakasle gisa iritsi zen sekretuz betetako emakume bidaiaria.[15] Serie feminista horrek ez zuen audientzia handirik izan, kritika positiboak izan zituen eta bigarren denboraldi baterako berritu zen, 2019an estreinatua.[16]

2020an Ane filmaren protagonistetako bat egin zuen, David Pérez Sañudok egindako[17] filmean interpretazio bikaina izan zuen eta hainbat sari lortu zituen: Forqué saria, RNEren Begi Kritikoa saria, Feroz sarietan aktore protagonista onenaren saria, eta 2021ean emakumeen interpretazio onenaren Goya saria.[18] Urtebete geroago, Manuel Martín Cuencaren La hija filmean Javier Gutiérrezekin egitekoa zen lan protagonistaren berri eman zen.[19]

2022ko urtarrilean, Feria: la luz mas oscura seriea estreinatu zuen, Sandra polizia rolean, eta Netflix Españako beldurrezko lehen telesaila izan zen.[20] Halaber, paper nagusia iragarri zen La cima filmerako, Ibon Cormenzanak zuzendua, urte bereko martxoan estreinatzekoa.[21]

Filmografia

Zinema

UrteaIzenburuaPertsonaiaZuzendaria
201080 eguneanGaraziJon Garaño
2013Amaren eskuakExtraMireia Gabilondo
La heridaSandraFernando Franco
2014Lasa eta ZabalaIzaskunPablo Malo
2015Un otoño sin BerlínPresentadoraLara Izagirre
2017El guardián invisibleRosaura SalazarFernando González Molina
2018El árbol de la sangreAmaiaJulio Medem
Alegría, tristezaNeskaIbon Cormenzana
2019Mientras dure la guerraMaría de UnamunoAlejandro Amenábar
Legado en los huesosRosaura SalazarFernando González Molina
2020AneLideDavid Pérez Sañudo
Ofrenda a la tormentaRosaura SalazarFernando González Molina
Uno para todosAnaDavid Ilundain
Hil kanpaiakFiskalaImanol Rayo
2021MediterráneoLaura LanuzaMarcel Barrena
La hijaAdelaManuel Martín Cuenca
2022La cimaIoneIbon Cormenzana
202320.000 especies de abejasAneEstibaliz Urresola Solaguren

Telebista

UrteaIzenburuaKateaPertsonaiaOharrak
2010Qué vida más tristeLa SextaExtraAtal 1
2018 - 2019La otra miradaLa 1Teresa Blanco Sánchez21 atal
La pesteMovistar+Teresa de Pinelo12 atal
2020La línea invisibleClara2 atal
2022Feria: la luz más oscuraNetflixSandra8 atal
IntimidadBegoña Uribe
ApagónMovistar+Atal 1

Sariak eta izendapenak

UrteaSariaKategoriaLanaEmaitza
2018Ondas SariakEmakumezko aktore onenaLa otra miradaIrabazlea [22]
2018Iris SariakEmakumezko aktore onenaIzendatua
2021Goya SariakEmakumezko aktore onenaAneIrabazlea [23]
2021Feroz SariakEmakumezko aktore onenaIrabazlea [24]
2021José María Forqué SariakEmakumezko aktore onenaIrabazlea [25]
2021Sant Jordi SariakEmakumezko aktore onenaIrabazlea [26]
2021Zilarrezko Fotogramas SariakZinemako emakumezko aktore onenaIzendatua
2021Medallas del CEC SariakEmakumezko aktore nagusi onenaIzendatua
Bigarren mailako emakumezko aktore onenaUno para todosIzendatua
2023Feroz SariakSerietako Emakumezko aktore OnenaIntimidadIrabazlea [2]
2023Malagako Zinema JaialdiaAntzeztaldeko emakumezko aktore onena20.000 especies de abejasIrabazlea [27]
2024Goya sariakEmakumezko aktore protagonista20.000 especies de abejasIzendatua[28]

Erreferentziak

Kanpo estekak