Pamela Britton

Armilda Jane Owens, Pamela Britton izengoitiaz ezagunagoa, (Milwaukee, 1923ko martxoaren 19aArlington Heights, 1974ko ekainaren 17a) estatubatuar aktorea izan zen.

Pamela Britton

Bizitza
JaiotzaMilwaukee1923ko martxoaren 19a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaArlington Heights (Illinois)1974ko ekainaren 17a (51 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko minbizia
Familia
AmaEthel Owen
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Wisconsin–Milwaukee (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria, telebista-aktorea eta zinema aktorea
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0110219 Allocine: 133398 Allmovie: p8563 IBDB: 33078
Discogs: 1576253 Find a Grave: 24072370 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Ethel Waite aktore eta Raymond Gilbert Owens medikuaren alaba, Milwaukeen jaio zen. Bi ahizpa zituen, Virginia eta Mary. Horietatik bata aktore bihurtu zen eta bestea gizarte-langile. Holy Angels Akademian eta Estatuko Irakasle Eskola Normalean ikasi zuen. 15 urterekin hasi zen aktore-entzuketak egiten, Gloria Jane Owen izena erabiliz. Jendeak bere ama nor zen jakin bezain laster, aktore bikaina izatea espero zuen. Beste izen artistiko bat hartzea erabaki zuen, Pamela Britton hautatuz. 1943an Jackie Gleasonen amaginarrebaren papera lortu zuen The Honeymooners irratsaioan[1]. 1947an Meg Brockieren papera egin zuen Broadwayko Brigadoon musikalean[2].

Ekoizpen handi batean egin zuen lehen papera Frank Sinatraren neska-laguna izan zen Anchors Aweigh filmean.

Bere paper ospetsuena[3] My Favorite Martian 1963ko telesaileko Lorelei Brown izan zen. Telesail hori amaitu ondoren, If It's Tuesday, This Must Be Belgium eta Suppose They Gave a War and Nobody Came filmetan agertu zen[4].

1974ko ekainaren 17an hil zen Arlington Heights herriko ospitalean, garuneko minbiziaren ondorioz[5].

Bizitza pertsonala

1943ko apirilaren 8an Arthur Steelekin ezkondu zen. 1946ko irailaren 8an, alaba bat izan zuten, Katherine Lee.

Lanak

Zinema

UrteaIzenburuaPertsonaia
1945Anchors AweighBrooklyngo neska
1946A Letter for EvieBarney Lee
1950DOAPaula Gibson
Key to the City
Watch the BirdieShanway andrea
1969If It's Tuesday, This Must Be BelgiumFreda
1970Suppose They Gave a War and Nobody CameGraham sarjentua

Telebista

UrteakIzenburuaPertsonaia
1963-1966My Favorite MartianLorelei Brown

Erreferentziak

Kanpo estekak