Ludogorets Europa League txapelketan 2014ean. Ludogorets taldeko maskota, Fortuna arranoa.
PFC Ludogorets Razgrad (bulgarierazПФК Лудогорец Разград, "Beroe Stara Zagora Futbol Klub Profesionala"), Bulgariako futbol taldea da, Razgrad hirikoa. Bulgariako azken 13 ligak irabazi ditu eta bi Kopa ere bai.
Ludogorie Football Club izenarekin sortu zen 2001 urtean. 2009-10 denboraldian bigarren mailara igotzea lortu zuen eta 2010an 1945ean sortua zen Ludogorets Razgrad taldearen lizentzia eskuratu zuen. 2012tik aurrera 13 liga (guztiak jarraian) eta 2 kopa irabazi ditu, Bulgariako talde onena bihurtu da beraz. Puntu kopuru handiko aldeaz irabazi ditu liga gehienak, 2021-22 denboraldian esate baterako 21 puntu atera zizkion bigarrenari.
2013-14 denboraldian Txapeldunen Ligako ligaxkarako play-offetan kanporatu zuten eta ondoren UEFA Europa Leagueko ligaxkan sartu zuten PSV Eindhoven, Dinamo Zagreb eta Chornomorets Odesarekin. Ligaxkako lehen postua eskuratu zuen, ondoren Lazio kanporatu eta final hamaseirenetan Valentziak itxi zion bidea etxean 0-3 eta kanpoan 1-0 galduta.
2014-15 denboraldian hainbat kanporaketa pasa ondoren ligaxka fasean aritu zen Real Madril, Liverpool eta Baselekin. Partida bakarra irabazi zuen, 1-0 Baselen aurka etxean.