Orube plaza
- Artikulua
- Eztabaida
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Orube plaza | |
---|---|
Hotelaren ikuspegia | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Portugalete |
Koordenatuak | 43°19′N 3°01′W / 43.32°N 3.02°W / 43.32; -3.02 |
![]() | |
Orube plaza[1] Bizkaiko Portugalete hiribilduko plaza bat da. Udaletxe, hotela eta itsasadarraren artean dago.
Gerra Zibil ostean, 1938an, Udalak izen tradizionala aldatu eta Generalísimo Franco izendatu zuen. 1979ko irailaren 28ko udalbatzak toponimo frankista guztiak kendu zituen eta jatorrizko izena berreskuratu zuen.[2]
Plazan bertan, estilo-nahasketa nabaria erakusten duen mende hasierako Musika kiosko ikusgarria ageri zaigu. Plazaren erdi-erdian, berriz, Victor Txabarriri eskainitako monumentua altxatzen da, XIX. mende amaierako euskal ekonomia eta politikagintzan eragin handia izan zuen portugaletetarraren oroimenean.[3]
Enparantza edertzen laguntzen duten beste bi eraikinak 1884ko udaletxe barroko-neoklasikoa (arkupeduna eta tonu urdinetan margotua dagoenez oso ikusgarria geratzen dena), eta estilo kolonialean (beste batzuentzat neoklasikoan) egindako Hotela dira.[3]
Autoritate kontrola |
|
---|