Orribeltz berdexka

Orribeltz berdexka (Panaeolus papilionaceus) Bolbitiaceae familiako perretxiko txiki marroixka da, gorozkietan sortzen dena.[1] Panaeolus generoaren espezie tipoa, mundu osotik hedaturik dago. Onddo horri orribeltz berdeska, orribeltz ezkilaire edo orribeltz nabarra esaten zaio

Orribeltz berdexka
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaBolbitiaceae
GeneroaPanaeolus
Espeziea Panaeolus papilionaceus
Quél., 1872
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa sabeldua da
 
hanka biluzik dago
 
espora beltzak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Agaricus sphinctrinus, Chalymmota sphinctrina, Coprinarius campanulatus var. sphinctrinus, Panaeolus campanulatus var. sphinctrinus, Panaeolus campanulatus.

Deskribapena

Kapela: 1,5 eta 3 cm. arteko diametrokoa, parabolikoa edo konikoa, opakua, leuna, ertzak errezel zuri baten hondarrak ditu. Kolorea gris-errautsetik beltzaranera eguraldi lehorrarekin eta gris-oliba denbora hezearekin, higrofanoa.

Orriak: Itsatsiak, meheak, nahiko estu, ia beltzak, ertz zurixkekin.

Hanka: Gehienez ere 10 cm-ko altuera eta 3 mm-ko lodiera, zilindrikoa, zurruna, hutsa, gris-kedar kolorekoa, goian zuria irinaren antzekoa.

Haragia: Grisaxka, mehea, trinkotasun gutxikoa, zaporegabea eta usaingabea.[2]

Etimologia: Panaeolus terminoa, grezieratik dator “panaiolos” hitzetik, “pas pasa pan” = dena, eta “aiólos” = hainbat koloretakoak. Orriengatik. Sphinctrinus epitetoa ere grezieratik dator “sphinctr”= esfinter, oso lotuta edo estu dagoena.

Toxikotasuna

Janezina. Ziurrenik propietate haluzinogenoak izango ditu. Psilocybe-ak bezala. Heriotza eragin dezake haurrengan.[3]

Nahasketa arriskua

Beste Panaeolus batzuekin: Panaeolus fimicola-rekin, baina honek ez du errezel arrastorik. Panaeolus retirugis arrosa-purpura kolorekoa. Anellaria semiovata (=separata) honek eraztun iraunkorra du.[4]

Sasoia eta lekua

Udaberrian eta udazkenean. Ondo ongarritutako zelaietan edo abere-gorotzetan.[5]

Banaketa eremua

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, eta habitat ugaritan garatzen da.[6]

Galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak