Oroimen

Psikologian, oroimena edo memoria informazioa kodetu, burmuinean gorde eta handik erauzteko prozesua da. Kodetzearen bitartez, kanpoko munduan dagoen informazioa zentzumenetara iristen da estimulu kimiko edo fisiko gisa. Lehen urrats honetan informazioa moldatu egin behar da, gorde ahal izateko. Bigarren urratsa gordetzea da, informazioa denbora tarte batez mantentzea ahalbidetzen duena. Hirugarren urratsa informazioaren erauzketa da: informazioa burmuinean aurkitu eta kontzientziara eraman behar da.

Oroimenaren galerari amnesia deritzo.

Filosofian

Sakontzeko, irakurri: «Oroimen (filosofia)»

emoriak garrantzi handia du filosofiaren arlo askotan. Ezinbestekoa da mundua oro har, eta, bereziki, iragan pertsonala ezagutzeko. Gure identitateak gizabanako gisa eta loturak beste pertsona batzuekin ahalbidetzen ditu. Memoriarekiko interes filosofikoa antzinatetik dator eta filosofiaren historian zehar nabarmen mantendu da[1][2][3][4][5]. Gaur egun, oroimenak garrantzia handia eskuratu du filosofiaren barnean, eta, horren ondorioz memoriaren filosofia ikerketa-eremu berria sortu da[6].

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak