Omega-3
Omega 3 gantz-azido mota da, kate luzekoa, eta asegabea (insaturatua). Omega 3 izenarekin hainbat gantz-azido daude (esaterako, azido alfa-linolenikoa -18 karbono dituena- edo azido eikopentaenoikoa -20 karbono dituena-). Mota honetako gantz-azidoak poliasegabeak dira.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/83/Semillas_de_Ch%C3%ADa.jpg/220px-Semillas_de_Ch%C3%ADa.jpg)
Omega 3 taldeko gantz azidoei esentzialak deritze, gure gorputza ez baita gai sintetizatzeko, eta dietaren bitartez hartu behar direkako (aminoazido esentzialen antzera) [1]. Omega 3 asko duten janarien artean honako hauek aipa daitezke: arrain urdinak (izokina, hegaluzea, antxoak, sardinak...), intxaurrak, lihoa eta Salvia hispanica landareen garauak eta soja.
Omega 3 gantz azidoek funtsezko zeregina dute zelula mintzaren sortze prozesuan. Horretaz gain, iturri energetikoa dira eta immunitate-sistema zein nerbio-sistemaren funtzionamendu zuzenerako ezinbestekoak dira.
Osasun-onurak
- odoleko triglizeridoen eta kolesterol txarraren (LDL) maila jaisten dute
- kolesterol onaren (HDL) odol-maila igotzen dute
- bihotzeko osasuna zaintzen dute
- arteriosklerosia prebenitzen dute
- hanturaren aurkako ezaugarriak dituzte
- nerbio-sistemaren asaldura batzuk prebenitzen laguntzen dute (depresioa, Alzheimer...)