Odei Jainaga

Odei Jainaga Larrea (Eibar, 1997ko urriaren 14a) atleta gipuzkoarra da, xabalina jaurtiketan espezializatua. Gaur egun, xabalina jaurtitzeko Espainiako errekorra da, 84,80 metroko markarekin. Real Sociedad atletismo-klubekoa da 2020ko denboraldiaz geroztik. Lehenago, Eibarko Klub Deportiboan trebatua zen. Haren ama ere, Cristina Larrea, Espainiako txapelduna izan zen 1992, 1993 eta 1994an.

Odei Jainaga
Bizitza
JaiotzaEibar1997ko urriaren 14a (26 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakxabalinaria
Atletismoa
Kirol diziplinakxabalina jaurtiketa
Errekorrak
BerezitasunaIrizpideaDataM
Marka pertsonalak
BerezitasunaLekuaDataM
80,64
 
Pisua86 kilogramo
Altuera1,95 metro

IAAF: 14742275 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

2017an, 20 urte bete aurretik, Espainiako xabalina-jaurtitzailerik onena izan zen, 77,66 m-ko markarekin.

2018ko otsailaren 11n, 23 urtez azpikoen Espainiako marka ondu zuen 77,95 m-ko jaurtiketarekin. Astebete geroago, otsailaren 18an, 80 m-tik gorako lehen jaurtitzailea izan zen, eta 80,64 m-ko Espainiako marka absolutua lortu zuen. Hala, 2003tik Gustavo Dacalen esku zegoen Espainiako errekorra hautsi zuen.[1] Errekorra Manu Quijerak gainditu zuen 2019an.[2]

2020ko abuztuaren 22an, Espainiako errekorra berreskuratu zuen, Leongo RFEAren kontrol batean 81,90 metroko jaurtiketa eginda.[3] Irailaren 6an errekorra hautsi zuen berriro Madrilen, oraingoan 84,10 m-ko markarekin.[4]

2021eko maiatzaren 29an Espainiako errekorra hautsi zuen berriro, 84,80 metroko jaurtiketa egin baitzuen Nazioen arteko Europako Txapelketan.[5] Hala ere, denboraldi osoan zehar sorbaldarekin arazoak izan zituen eta ezin izan zuen Joko Olinpikoetako kalifikazio txanda gainditu.

Erreferentziak

Kanpo estekak