Noah Centineo

aktore estatubatuarra

Noah Gregory Centineo (Miami, Florida, 1996ko maiatzaren 9a) estatubatuar aktorea da. Ezaguna da "Netflixeko mutil gustokoena" izateagaitik plataformako hainbat film interpretatzeagaitik. Esaterako, A todos los chicos de los que me enamoré (2018), A todos los chicos: P.D. Todavía te queiro (2020), A todos los chicos: Para siempre (2021), La cita perfecta (2019), Sierra Birgess Is a Loser (2018) eta Swiped (2018).

Noah Centineo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNoah Gregory Centineo
JaiotzaMiami1996ko maiatzaren 9a (28 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaItalo-estatubatuarra
Hezkuntza
HeziketaAgoura High School (en) Itzuli
Boca Raton Community High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, modeloa eta telebista-aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm3170207 Allocine: 537807 Rottentomatoes: celebrity/noah_centineo Allmovie: p631758
Twitter: noahcent Instagram: ncentineo Youtube: UC7Ls_9rq5fEbNKtrwZU_3MA Edit the value on Wikidata

Biografia

Centineo, Miami-n (Florida, Estatu Batuak) jaio zan. Bere gurasoak Kelle Janel eta Gregory Vicent Centineo dira, Legends of Oz: Dorothy 's Return (2013) film animatua ekoitzi zuen enpresaburuaren zuzendaria da bere aita. Aktore gaztea, jatorriz, italiarra eta alemaniarra da. Florida-ko Boynton Beachen hazi zan bere ahizpa Taylor nagusiarekin batera. Lehen hezkuntza, BAK Middle School of the Arts ikastolan pasatu eban. Gero, bederatzi eta hamargarren mailak, Boca Raton Community High School-en igaro eban non futbolera jokatu eban. 2012. urtean, Los Angeles-era joan zen bere aktore-karrera hasteko.

Karrera

2009. urtean bere aktore-karrera The Gold Retrievers pelikularen protagonista izaten hasi zan. Josh Peters papera interpretatzen. Ondoren, paper txikiagoak euki ebazan Disney Channel katean. Esaterako: Austin & Ally eta Shake It Up telesaietan. Gero, 2014. urtean, How to Build a Better Boy komedia erromantikoa protagonizatu eban Disney Channel katean Jaden Stark bezala. Urte berean, aukeratua izan zen Ben Eastman pilotua interpretatzeko Growing Up and Down telesaian Disney Channel katean ere. Baina proiektu hau ez zan aurrera atera. 2015. urtean, Jesus Foster papera interpretatzen hasi zan The Fosters serie dramatikoan. Telesai hau, Freeform katean transmititzen zan. Bere lehenengo agerpena telesaian, hirugarren denboraldian izan zan. 2015eko abuztuaren 17an.

2017. urtean, Centineo Hawk interpretatzen hasi zen go90 T@gged telesail dramatikoan.

Noah Centineo eta Lana Condor

Noah, Netflix-eko hiru komedia erromantikoetan protagonista izan zan. Peter Kavinsky-ren papera egin zuen Jenny Hanen eleberri erromantikoaren egoitzapenean. Istorioaren beste protagonista Lara Jean Covey (Lana Condor) da, eta hauek izan ziran protagonisatu eben pelikulak: A todos los chicos de los que me enamoré (2018),A todos los chicos: P.D. Todavía te quiero (2020) y A todos los chicos: Para siempre (2021). Sierra Burgess Is a Loser pelikulan parte hartu eban 2018an.

2019an, The Stand-In película erromantikoan, Brooks Rattigan-en papera egin eban. Jaycee Chan eta Tini Stoessel protagonistak dituen The Diary (2022) pelikua dramatikoan ere parte hartuko dau, Jackie Chan zuzendariak egindako 1930eko hamarkadan girotutako filma.

Abeslari ospetsuen bideo musikaletan ere paperak eta film laburrak egin dauz. 2017an "Havana" bideo musikalean agertu zan, Camila Cabello-ren maitsaun-interes bezala. Bideo honegaz, Camilak, MTV video Music Award saria irabazi eban 2018an. Noah-k beste agerpen txiki bat euki eban ARTY-ren Save Me Tonight bideo musikalean. Bideo musikal honegaz, Netflix-ekin eta Calvin Klein arropa markarekin publizitate-iragarkiak egiten hasi zan.

Filmografia

Zinema

UrteaIzenburuaPaperaGehigarriak
2009The GoldRetrieversJoshua Peters
2011TurklesDavid
2012WordplayCarter Philips
2014How to

Build a Better Boy

Jaden Stark
2016Penguin FluBrandon

Bradley

2017SPF 18Johnny

Sanders Jr.

Protagonista
Can’t Take

It Back

Jake Roberts
2018SwipedLance Black
Sierra Burgess Is a LoserJameyProtagonista
A todos los chicosde los que me

enamoré

Peter

Kavinsky

Protagonista
2019La cita perfectaBrooks

Rattigan

Protagonista
Los ángeles de

Charlie

Langston
2020A todos los chicos:P.D. Todavía tequieroPeter

Kavinsky

Protagonista
The DiaryTBAPost-

Produccion

2021A todos los chicos:

Para siempre.

Peter

Kavinsky

Protagonista
Black AdamAtom Smasher/Albert

Rothstein

Pre-

porduccion

Telebisaiak

UrteaIzenburuaPaperaGehigarriak
2011

-2012

Austin & AllyDallasErrepikaria
2013MarvinMarvinBlaine

Hotman

Kapitulua:

Double Date

Shake It UpMonroeKapitulua:

Psych It Up

IronsideChico 2Kapitulua:

Infracciones menores

2014Growing Up

and Down

Ben

Eastman

JessieRick

Larkin

Kapitulua:

Howdown Showdown

See Dad

Run

Carson

Castle

Kapitulua:

See Dad Watch Janie Run Away

NewsreadersJoshKapitulua:

F-Dancing, Are You Decent?

How to Builda Better BoyJaden StarkCo-

protagonista

2015-

2018

The FostersJesus

Adams Foster

Co-

protagonista(temporadas 3-5)

2017-

2018

T@ggedHawk

Carter

Recurrente,

20episodios

2019Good

Trouble

Jesus

AdamsFoster

Kapitulua:

Byte Club

Bideo-musikalak

UrteaIzenburuaArtistaGehigarriak
2017HavanaCamila Cabello ft Young ThugCo-

protagonista

2019Are You Bored Yet?Wallows ft

Clairo

Bar tender
Save Me

Tonight

ARTYCo-

protagonista,zuzendaria

Bitxikeriak

Gazte honen bitxikerietako bat hau da, "El chico preferido de Netflix" moduan ezagutzen zaio Netflix plataforman hainbat pelikuletan agertu dalako.

Aurpegian ikusi daikegun gauzetako bat ahotik gertu duen orbain bat da. Pelikuletan ezin da oso ondo ikusi, baina aktoreak aitortu eban 6 urte zituenean egin ebala.

Aktoreak aitortu duen beste gauza bat da, txikitan izan zuen lehen maskota "printzesa" izeneko untxi bat izan zala. Baina honek ez zuela amaiera onik izan, gurasoek txakur bat adoptatu ebelako eta honek untxia jan eban.

Centineok ere esan dau bere denbora librean yoga eta alpinismoa egitea gustoko dauala.

Aktore gaztea Netflix-eko 'Mi primer beso' filmerako Noah protagonista bezala ere audizio proba egin eban. Baina, azkenean, paper hori Jacob Elordi-k lortu eban.

Noah-k asko gustoko dau karaoketara joatea eta berak aitortu dauan moduan, gehien gustoko dauan abestia interpretatzea 'Love The Way You Lie' abestia da. Riahanna eta Eminem-en abestia.

Erreferentziak

Kanpo estekak