Nilo Urdina
Nilo Urdina[1][2] (amhareraz: ጥቁር አባይ, Abbai arabieraz: النيل الأزرق, an-Nīl al-Āzraq) Afrikako ipar-ekialdeko ibai handia da, 1.460 km-ko luzera duena[3] Etiopiako Tana lakuan jaio eta Khartumen Nilo Zuriarekin elkartzen da, Nilo ibaia sortuz. Etiopia eta Sudan zeharkatzen ditu.
Nilo Urdina ጥቁር አባይ (am), النيل الأزرق (ar) | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.786 m |
Mota | ibai |
Luzera | 1.783 km |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 11°37′N 37°25′E / 11.62°N 37.41°E |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 325.000 km² |
Arro hidrografikoa | Niloren arroa |
Ur-emaria | 1.525,3 m³/s |
Lakuak | Tana |
Iturburua | Tana |
Bokalea () | Nilo |
Nilo Urdina hil edo bizikoa da Egiptorentzat. Izan ere, ibaiak urtean eramaten duen uraren % 59k jatorria adar horretan du. Sudanentzat ere garrantzi handikoa da, energiaren % 80 Roseires eta Sennar urtegietan ekoizten baitu. Urtegi haiei, esker Gezirako zabaldia ureztatzen da, garia eta kalitate oneko kotoia ekoizteko.
Hidrologia
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f5/Blue_Nile_near_Bahar_Dar.jpg/220px-Blue_Nile_near_Bahar_Dar.jpg)
Nilo Urdinaren erregimena oso irregularra da. Eurite garaian (ekainetik irailera), ibaiak Nilok daraman uraren % 68 ekartzen du, baino urtaro lehorrean, %17 besterik ez.
Nilo Urdinaren emaria 82 urtez (1900-1982) neurtu da Khartumen (Sudan), Nilo Zuriarekin elkartu baino lehentxeago. [4].Arroa 325.000 km²-koa da. Urteko batez besteko emaria 1.513 m³ segundokoa da: handiena abuztuan du (5.757,2 m³/s) eta txikiena, martxoan (145,4 m³/s)
Nilo Urdinaren batez besteko emariak (m³/s) Khartumen (Sudan) neurtuak
Datuak: 1900 eta 1982 artean
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/eu/timeline/2505ijmeujw9jjc7ymslb6cw2a7s6nc.png)