Nesta Carter

Nesta Carter (1985eko urriaren 11) Jamaikako esprinter erretiratua da, 100 metroko proban espezializatua. Carterrek arrakasta izan zuen Jamaikako 4 x 100 metroko erreleboko kide gisa, urrea eta munduko hainbat erregistro ezarri zituen 2011ko Munduko Txapelketan eta Londresko 2012ko Joko Olinpikoetan. 4 x 100 m-ko zilarrezko domina ere irabazi zuen 2007ko Munduko Txapelketan, eta urre bat 2015eko Munduko Txapelketan.[1] 2013ko abuztuaren 11n, Carterrek 100 metroko Munduko Txapelketako brontzezko domina lortu zuen Moskun, Justin Gatlinen eta Usain Bolt taldeko kidearen atzetik. Beste urre batekin jarraitu zuen, 4 x 100 metroko erreleboan.

Nesta Carter

Bizitza
JaiotzaBanana Ground (en) Itzuli1985eko urriaren 11 (38 urte)
Herrialdea Jamaika
Jarduerak
Jarduerakabiadura-lasterkaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak100 metroko lasterketa
Errekorrak
BerezitasunaIrizpideaDataM
Marka pertsonalak
BerezitasunaLekuaDataM
 
Pisua78 kilogramo
Altuera173 zentimetro
Jasotako sariak

Instagram: iamnestacarter IAAF: 14201894 Olympic.org: nesta-carter Edit the value on Wikidata

2010eko abuztuan, 100 metroko bosgarren esprinterra bihurtu zen 9,8 segundotatik jeisten.[2] Orain arte inoiz izan den bederatzigarren gizonik azkarrena da, Usain Bolt, Yohan Blake eta Asafa Powell lagun jamaiarren, Tyson Gay, Justin Gatlin eta Christian Coleman-estatubatuarren eta Ferdinand Omurwa Kenyataren atzetik.

2017. urteko urtarrilaren 25ean, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak Carter zigortu zuen 2008ko Joko Olinpikoetatik dopina dela eta. Horrek esan nahi du Carterrek eta bere kideek urrezko dominak galdu zuztela gizonezkoen 4 × 100 m-ko erreleboan.[3] 2021eko abuztuaren 31n Carterrek ofizialki iragarri zuen erretiroa.[4]

Kirol lorpenak

Olinpiar Jokoak
UrteaLekuaDominaProba
2008Pekin  TxinaDeskalifikatua (dopina)4x100m
2012Londres Erresuma Batua 4x100m
Munduko txapelketak
UrteaLekuaDominaProba
2007Osaka  Japonia 4x100m
2011Daegu  Hego Korea 4x100m
2013Mosku  Errusia 4x100m
2013Mosku  Errusia 100m
2015Pekin  Txina 4x100m
Munduko txapelketak (Indoor)
UrteaLekuaDominaProba
2012Istanbul  Turkia 60m
Munduko Errelebo txapelketak
UrteaLekuaDominaProba
2014Nassau  Bahamak 4x100m
2015Nassau  Bahamak 4x100m
Kopa Kontinentala
UrteaLekuaDominaProba
2014Marrakex  Maroko 4x100m

Erreferentziak

Kanpo estekak