Mikel Bengoetxea

esku huskako pilotaria
Bengoetxea IV.a
Izen osoa:Mikel Bengoetxea
Jaiotza data:1955eko irailaren 7a
(68 urte)
Jaioterria:Ezkurra (Nafarroa)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Egungo enpresa:erretiratua
Postua:aurrelaria
Debutatze data:1975eko uztaila

Mikel Bengoetxea, ezizenez Bengoetxea IV.a (Ezkurra, Nafarroa, 1955eko irailaren 7a) nafar esku pilotari profesional ohia da. Umea zenetik Leitzan bizi da. Juan Mari Bengoetxea edo Bengoetxea III.aren anaia eta Oinatz Bengoetxea edo Bengoetxea VI.aren osaba ere bada.

Bere ibilbide profesionaleko lorpenik handiena 1983 eta 1984ko EPELen binakako txapelketak birritan irabaztea izan zen, garaipen horietan bikotekide Maiz II.a izan zuelarik.

Eskuz binakako finalak

UrteaTxapeldunakTxapeldunordeakTantoakPilotalekua
1982-83Bengoetxea IV - Maiz II.aGarcía Ariño IV.a - Gorostiza22-11Anoeta
1983-84Bengoetxea IV - Maiz II.aOreja III.a - Aldeazabal II.a22-18Anoeta