Meryl Streep

aktore estatubatuarra

Meryl Louise Streep (Summit, 1949ko ekainaren 22a - ) Estatu Batuetako aktorea da. Hirutan irabazi du Oscar Saria, eta izendapenei dagokienez, errekorra dauka 21ekin. Hori guztia dela eta, bere belaunaldiko aktore hoberenetakotzat jotzen da Meryl Streep.[1] Urrezko Globoetarako 31 izendapen jaso ditu, eta zortzi aldiz izan da irabazlea. Horrela, historian beste inork baino hautagaitza gehiago lortu ditu. Bere ibilbidean, besteak beste, bi SAG, bi BAFTA eta Grammy sarietarako bost izendapen ere izan ditu. 2004an American Film Institute erakundeak omendu zuen, interpretazio-arteen bidez kultura estatubatuarrari egindako ekarpenagatik, eta saria jaso zuen aktorerik gazteena izan zen. 2008an Donostia Saria jaso zuen.[2] 2010ean, Arteen Domina Nazionala eman zion Barack Obamak.[3]

Meryl Streep

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMary Louise Streep
JaiotzaSummit (New Jersey)1949ko ekainaren 22a (75 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaConnecticut
Brentwood (Kalifornia)
Connecticut
Bernardsville (New Jersey)
New York
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AmaMary Wilkinson Streep
Ezkontidea(k)Don Gummer  (1978ko irailaren 30a -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaVassar College (en) Itzuli 1971) Artean graduatu
Yale School of Drama
Yale Unibertsitatea 1975) Master of Fine Arts (en) Itzuli
Bernards High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Gladys Greene
Carmen De Lavallade
Robert Lewis
Estelle Liebling (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea, ahots-aktorea, aktorea, zinema ekoizlea eta telebista-ekoizlea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
SAG-AFTRA (en) Itzuli
Screen Actors Guild (en) Itzuli
Musika instrumentuaahotsa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0000658 Allocine: 9 Rottentomatoes: celebrity/meryl_streep Allmovie: p68676 184287 Metacritic: person/meryl-streep TV.com: people/meryl-streep IBDB: 61324
Last fm: Meryl Streep Musicbrainz: eb8b0a8a-dc7d-480c-b83a-70a069150d05 Songkick: 854750 Discogs: 1171936 Allmusic: mn0000855529 Edit the value on Wikidata

Biografia

Mary Wolf (Wilkinson) artista komertzialaren eta Harry William Streep, Jr., farmaziako exekutiboaren alaba zen. Aitaren arbasoak suediarrrak eta alemaniarrak ziren eta amarenak ingelesak, irlandarrak eta alemaniarrak.[4] [5] Opera gogoko zuen.[6] 12 urterekin hasi zen ahotsa lantzen eta institutuan hasi zen antzezten. 1971ean Vassar Collegen graduatu zen, New Yorken, antzerki eta jantzien diseinuan. Drama ikssketak egin zituen Yale Unibertsitatean, non arte ederretako masterra lortu zuen 1975ean.[7]

Aktorea

70eko hamarkada

Yalen graduatu ondoren, Streepek New York eta New Jerseyko antzerki-ekoizpen ugaritan parte hartu zuen, besteak beste, Shakespeare in the Park jaialdian Sam Waterston eta John Cazalerekin batera. 1975ean egin zuen debuta Broadwayn. Bi urte geroago bere lehen film luzean agertu zen, Julia (1977), baina The Deer Hunter (1978) filmarekin lortu zuen Streepek ezaguna izatea eta Oscarretarako lehen nominazioa, nahiz eta bere papera ez zen protagonista. Urte berean, Holokausto telebistako minisailetako protagonista izan zen, eta Emmy sari bat irabazi zuen.

80eko hamarkada

Hurrengo 10 urteetan, Streepek Hollywoodeko aktore dramatiko onenaren ospea berretsi zuen. Kramer vs. Kramerren (1979) — seme gaztea utzi eta gero zaintza berreskuratzeko borrokan ari den ama gisa — eta Sophie 's Choice (1982)nazien kontzentrazio-esparru batetik bizirik atera zen poloniar bat — interpretazioekin Akademia Sariak irabazi zituen, bigarren mailako aktorea eta aktore nagusia kategorietan. Emakume viktoriar bat erretratatu zuen The French Lieutenant 's Woman (1981) filmean, Silkwood-en (1983) ekintzaile bat eta Isak Dinesen daniar aristokrata Out of Africa (1985) filmean. Cannesko Zinemaldian eta New Yorkeko Zinema Kritikarien Zirkuluan emakumezko aktore onenaren saria irabazi zuen A Cry in the Dark (1988) filmean egindako antzezpen hunkigarriagatik. 1984 eta 1990 urteen artean sei People 's Choice Awards sari jaso zituen aktore faborito gisa.[7]

90eko hamarkada

Orduko Streepek zortzi izendapen zituen Oscarretarako, eta garai hartan izendapen gehien zituen aktoreetako bat izan zen. Dramaz gain, komedia ere egiten hasi zen, genero desberdinetan sartu zen, oso rol desberdinekin. The House of the Spirits(1993) filmean Jeremy Irons, Glenn Close, Winona Ryder eta Antonio Banderas aktoreekin aritu zen. Bille Augustek zuzendu zuen eta Isabel Allende idazle txiletarraren La casa de los Espíritus eleberrian oinarrituta dago.[8] 1995ean, The Bridges of Madison County filmak arrakasta lortu zuen Clint Eastwoodekin batera.[9]

2000ko hamarkada

The Hours (2002) filma Virginia Woolfen Mrs. Dalloway eleberrian oinarrituta zegoen. [10] 2003an, Streepek Akademiaren 13. saria jaso zuen. Oscar sarietarako beste izendapen bat lortu zuen (emakumezko aktore onenarena) The Devil Wears Prada (2006) filmarekin.[11] 2008an, Mamma Mia! filma musikala egin zuen. [12] Eta, urte horren amaieran, Philip Seymour Hoffmanekin aritu zen Doubt filmean. [13]Azken film horrekin Akademia Sarirako beste izendapen bat lortu zuen. Gainera, Julia Child chef estatubatuarraren erretratua egin zuen Julie & Julia (2009) filmean, eta Urrezko Globo Saria eta Oscarretarako 16 izendapen jaso zituen.[14][7]

2010eko hamarkada

The Iron Lady filmean (2011) Margaret Thatcher pertsonaia interpretatu zuen eta, horri esker, bere lehen BAFTA, Urrezko Globo bat eta bere hirugarren Oscarra lortu zituen.[15] [16][17][18] 2015aren amaieran, Suffragette filmean, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako Emmeline Pankhurst lider sufragista britainiarra interpretatzeko aukeratu zuten.[19]

Bere ofizioan perfekzionista eta bere pertsonaien prestaketan zorrotz aritzen da.[6]

Euskal Herrian

2008ko irailaren 25ean Donostiara iritsi zen, bertako Zinemaldian Donostia Saria jasotzera.[20]

Harro nago aktore izateaz, artearentzako une erabakigarri batean, kulturak hurbiltzeko beharrezkoa den elementu bat. (Meryl Streep)[21]

Filmografia

Zinema

FilmaUrteaPertsonaiaZuzendariaOharrak
Julia1977Anne MarieFred Zinnemann
The Deer Hunter1978LindaMichael Cimino
Manhattan1979JillWoody Allen
The Seduction of Joe Tynan1979Karen TraynorJerry Schatzberg
Kramer vs. Kramer1979Joanna KramerRobert Benton
The French Lieutenant's Woman1981Sarah / AnnaKarel Reisz
Still of the Night1982Brooke ReynoldsRobert Benton
Sophie's Choice1982Sophie ZawistowskiAlan J. Pakula
Silkwood1983Karen SilkwoodMike Nichols
Falling in Love1984Molly GilmoreUlu Grosbard
Plenty1985Susan TraherneFred Schepisi
Out of Africa1985Karen BlixenSydney Pollack
Heartburn1986Rachel SamstatMike Nichols
Ironweed1987Helen ArcherHector Babenco
A Cry in the Dark1988Lindy ChamberlainFred Schepisi
She-Devil1989Mary FisherSusan Seidelman
Postcards from the Edge1990Suzanne ValeMike Nichols
Defending Your Life1991JuliaAlbert Brooks
Age 7 in America1991KontalariaPhil JoanouDokumentala
Death Becomes Her1992Madeline AshtonRobert Zemeckis
The House of the Spirits1993Clara del Valle TruebaBille August
The River Wild1994Gail HartmanCurtis Hanson
The Living Sea1995KontalariaGreg MacGillivrayDokumentala
The Bridges of Madison County1995Francesca JohnsonClint Eastwood
Before and After1996Dr. Carolyn RyanBarbet Schroeder
Marvin's Room1996LeeJerry Zaks
Dancing at Lughnasa1998Kate MundyPat O'Connor
One True Thing1998Kate GuldenCarl Franklin
Music of the Heart1999Roberta GuaspariWes Craven
Ginevra's Story1999KontalariaChristopher SwannDokumentala
A.I. Artificial Intelligence2001Blue MechaSteven SpielbergAhotsa
Adaptation.2002Susan OrleanSpike Jonze
The Hours2002Clarissa VaughanStephen Daldry
Stuck on You2003Bere buruaFarrelly anaiakCameo; krediturik gabe
The Manchurian Candidate2004Eleanor Prentiss Shaw senatariaJonathan Demme
Lemony Snicket's A Series of Unfortunate Events2004Aunt JosephineBrad Silberling
Prime2005Lisa MetzgerBen Younger
Stolen Childhoods2005KontalariaLen MorrisDokumentala
A Prairie Home Companion2006Yolanda JohnsonRobert Altman
The Music of Regret2006EmakumeaLaurie SimmonsFilm laburra
The Devil Wears Prada2006Miranda PriestlyDavid Frankel
The Ant Bully2006Inurri erreginaJohn A. DavisAhotsa
Dark Matter2007Joanna SilverChen Shi-Zheng
Evening2007Lila RossLajos Koltai
Rendition2007Corrine WhitmanGavin Hood
Lions for Lambs2007Janine RothRobert Redford
Mamma Mia!2008Donna SheridanPhyllida Lloyd
Doubt2008Aloysius Beauvier ahizpaJohn Patrick Shanley
Julie & Julia2009Julia ChildNora Ephron
Fantastic Mr. Fox2009Felicity FoxWes AndersonAhotsa
It's Complicated2009Jane AdlerNancy Meyers
Higglety Pigglety Pop! or There Must Be More to Life2010JennieChris Lavis eta Maciek SzczerbowskiAhotsa; Film laburra
The Iron Lady2011Margaret ThatcherPhyllida Lloyd
To the Arctic 3D2012KontalariaGreg MacGillivrayDokumentala
Hope Springs2012Kay SoamesDavid Frankel
Wings of Life2013KontalariaLouie SchwartzbergDokumentala
Girl Rising2013KontalariaRichard E. RobbinsDokumentala
A Fierce Green Fire2013KontalariaMark KitchellDokumentala
Out of Print2013KontalariaVivienne RoumaniDokumentala
August: Osage County2013Violet WestonJohn Wells
The Giver2014Chief ElderPhillip Noyce
The Homesman2014Altha CarterTommy Lee Jones
Into the Woods2014SorginaRob Marshall
Ricki and the Flash2015RickiJonathan Demme
Suffragette2015Emmeline PankhurstSarah Gavron
Shout Gladi Gladi2015KontalariaAdam Friedman eta Iain KennedyDokumentala
Florence Foster Jenkins2016Florence Foster JenkinsStephen Frears
We Rise2017KontalariaDonna LawrenceDokumentala
The Guardian Brothers2017KontalariaGary WangAhotsa
The Post2017Katharine GrahamSteven Spielberg
Mamma Mia! Here We Go Again2018Donna SheridanOl Parker
This Changes Everything2018Bere buruaTom DonahueDokumentala
Mary Poppins Returns2018TopsyRob Marshall
The Laundromat2019Ellen MartinSteven SoderberghPost-produkzioan
Little Women2019March izebaGreta GerwigPost-produkzioan

Telebista

IzenburuaUrteaPertsonaiaOharrak
Everybody Rides the Carousel1976MaitaleaAhotsa; Telefilma
The Deadliest Season1977Sharon MillerTelefilma
Secret Service1977Edith VarneyAtal 1
Holocaust1978Inga HelmsMinisaila
Uncommon Women and Others1979LeilahTelefilma
Kiss Me, Petruchio1981KatherineDokumentala
Alice at the Palace1982AliceTelefilma
The Earth Day Special1990Kezkatutako herritarraSaio berezia
The Simpsons1994Jessica LovejoyAhotsa; Atala: "Bart's Girlfriend"
...First Do No Harm1997Lori ReimullerTelefilma
King of the Hill1999Esme Dauterive izebaAhotsa; Atala: "A Beer Can Named Desire"
Angels in America2003Hannah Pitt / Ethel Rosenberg /
Errabinoa
Minisaila
Freedom: A History of US2003Abigail Adams / Mary Eastey /
Mary Harris Jones / Margaret Chase Smith
Minisaila (4 atal)
Ocean Voyagers2007KontalariaDokumentala
Web Therapy2010–12Camilla Bowner5 atal
Makers: Women Who Make America2013KontalariaDokumentala
The Roosevelts2014Eleanor RooseveltAhotsa; dokumentala
Five Came Back2017KontalariaDokumentala
Big Little Lies2019Mary Louise Wright2. denboraldia

Antzerkia

UrteaAntzezlanaPertsonaiaZuzendaria
1975Trelawny of the WellsMiss Imogen ParrottA.J. Antoon
197627 Wagons Full of CottonFlora MeighanArvin Brown
1976A Memory of Two MondaysPatriciaArvin Brown
1976Secret ServiceEdith VarneyDaniel Freudenberger
1976Henry VKatherineJoseph Papp
1976Measure for MeasureIsabellaJohn Pasquin
1977Happy EndLieutenant Lillian HolidayRobert Kalfin and Patricia Birch
1977The Cherry OrchardDunyashaAndrei Şerban
1978Alice at the PalaceAliceElizabeth Swados
1978The Taming of the ShrewKateWilford Leach
1979Taken in MarriageAndreaRobert Allan Ackerman
1980-81Alice at the PalaceAliceJoseph Papp
2001The SeagullIrina NikolayevnaMike Nichols
2006Mother Courage and her ChildrenMother CourageGeorge C. Wolfe
UrteaKategoríaFilmaEmaitza
2017Emakumezko aktore onena The Post Izendatua
2016Emakumezko aktore onena Florence Foster Jenkins Izendatua
2014Taldeko emakumezko aktore onenaInto the WoodsIzendatua
2013Emakumezko aktore onena August: Osage County Izendatua
2011 Emakumezko aktore onena The Iron Lady Irabazlea
2009Emakumezko aktore onena Julie & Julia Izendatua
2008Emakumezko aktore onena Doubt Izendatua
2006Emakumezko aktore onenaThe Devil Wears Prada Izendatua
2002Taldeko emakumezko aktore onenaAdaptation.Izendatua
1999Emakumezko aktore onena Music of the Heart Izendatua
1998Emakumezko aktore onena One True Thing Izendatua
1995Emakumezko aktore onena The Bridges of Madison County Izendatua
1990Emakumezko aktore onena Postcards from the Edge Izendatua
1988Emakumezko aktore onena A Cry in the Dark Izendatua
1987Emakumezko aktore onena Ironweed Izendatua
1985Emakumezko aktore onena Out of Africa Izendatua
1983Emakumezko aktore onena Silkwood Izendatua
1982 Emakumezko aktore onenaSophie's ChoiceIrabazlea
1981Emakumezko aktore onena The French Lieutenant's Woman Izendatua
1979 Taldeko emakumezko aktore onena Kramer vs. Kramer Irabazlea
1978Taldeko emakumezko aktore onena The Deer Hunter Izendatua

Bitxikeriak

  • Oscar sarietarako 21 izendapen lortu ditu. Jack Nicholson eta Katherine Hepburn dira hurrengoak nominatuenen zerrendan, 12 izendapenekin.[22][23]
  • Urrezko Globoetarako izendapen errekorra du ere bai (30), horietatik 8 irabazi dituelarik, gizonezko edo emakumezko edozein aktorek baino gehiago.[24]
  • Bere lehenengo Oscar saria komunean ahaztu zuen galaren ondoren egindako festan.[22]
  • Aditua da hizkuntzak eta azentuak menderatzen: australiarra, britainiarra, italiarra, baita beste batzuk ere, hala nola poloniarra edo daniarra. [22]
  • Ekintzailea da: 2011n The Iron Lady-n egindako lanagatik irabazitako soldata National Women’s History Museum-i eman zion.[22]

Amonak hiru seme-alaba zituen eskolan, eta golf-zelaira joan eta aitona atera behar zuen eskolako batzarreko hauteskundeetara joan zedin, berak ezin izan baitzuen botoa eman. Hori oso presente izan dut nire bizitzan. Eskubideak kendu zizkiguteneko oroitzapen hori ikastea garrantzitsua da. (Meryl Streep) [25]

  • Publikoki Trumpen aurka agertu da.[24]
  • Barnerakoia da.[24]
  • Sarritan, jendeak Meryl Streep eta Glenn Close aktorea nahasten ditu elkarren artean duten antzekotasunagataik.[24]

Irudi galeria

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Meryl Streep