Melastiza chateri

Melastiza chateri Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Melastiza chateri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPyronemataceae
GeneroaMelastiza
Espeziea Melastiza chateri
Boud., 1907

Sinonimoa: Melastiza miniata

Deskribapena

Karpoforoa: Hasieran konkaboa, gero zabaldu egiten da, nahiko ganbila, 5 eta 15 mm bitarteko diametrokoa.

Himenioa: Laranja kolorekoa edo gorri-laranja kolorekoa; kanpoaldea ia kolore berekoa da, eta alde marjinal ilunagoa du, ile laburren ondorioz.

Haragia: Argizari itxurakoa, hauskorra, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Chateri epitetoa pertsona izenetik dator.

Jangarritasuna

Es du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua

Aleuria aurantia delakoaren ale txikiekin nahas daiteke, honek ertzean ez du ilerik. Scutellinia eta Cheilymenia generoetako espezieekin, hauek ile askoz luzeagoak dituzte eta puntan amaituak.

Sasoia eta lekua

Udaberrian eta udazkenean, taldeak osatuz lurrean. Ez da oso ohikoa.

Banaketa eremua

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Islandia, Europa, Errusia, Japonia.

Erreferentziak

Kanpo estekak