Megafauna

Zoologia arloan, megafauna (antzinako grezierazko megas "handi" + latinezko fauna "animalia") animalia "erraldoi", "oso handi" edo "handien" multzoa da. Egungo literatura zientifikoan Pleistozenoko megafauna izendatzeko erabiltzen dute, Pleistozeno berantiarrean eta Holozenon zehar iraungipen masiboan desagertzen ari dena.[1][2] Bere barnean azken glaziazioan arketipikoak ziren Ipar Hemisferioko mamutak eta Hego Hemisferioko gliptodonteak daude.[3] Ataria 44[4][5] edo 100 kilogramotan dago.[5][6] Hau da, orein buztanzuria edota kanguru gorria, eta baita gizakiok ere, megafauna dira. Askotan, irizpide murriztaile bat erabiltzen dute: tona metrikoarena.[7]

Afrikar elefantea, egungo lehorreko animalirik handiena.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau animaliei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.