May December
- Artikulua
- Eztabaida
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Beste proiektuetan
May December | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | May December |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta film erromantikoa |
Iraupena | 113 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Todd Haynes |
Gidoigilea(k) | Samy Burch (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Will Ferrell Pamela Koffler (en) ![]() Natalie Portman Christine Vachon |
Konpainia ekoizlea | Gloria Sanchez Productions (en) ![]() Killer Films (en) ![]() |
Edizioa | Affonso Gonçalves (en) ![]() |
Argazki-zuzendaria | Christopher Blauvelt (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
May December 2023ko Todd Haynes estatubatuar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Kritikaren esanetan, Haynesek pelikula deseroso bat egin du. Melodrama eran kontatua, eta umorea erabiliz, ikuslea alde batetik bestera eramango du, pantailan ikusitakoa eta azalean sentitutakoa auzitan jarraraziz. May December-ek (adin tarte handia duten bikoteak izendatzeko erabiltzen den esapidea) mugarik ez duten pertsonaiak erretratatzen ditu, abusua praktika ohikoa bilakatu dutenak, eta, aldi berean, gertatzen ari den horrekiko deskonexio harrigarri bat dutenak.[1]
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Elizabeth Berry fama handiko aktorea da, eta Savannahra joatea erabaki du bere proiektu berria jorratzeko, antzeztu behar duen pertsonaiaren inguruko ikerketa egitera. Izan ere, film berria 1990eko hamarkadako gertakizun polemiko batean oinarrituta dago: Gracie Atherton-Yooren eta Joe Yooren arteko harremanean. Gracie, hain zuzen, bi alaba eta senarra zituen 36 urteko emakumea zen, eta Joe, berriz, animalia denda batean harekin lan egiten zuen 13 urteko mutikoa. Elkarrekin sexu harremanak zituztela argitara atera zenean, Gracie atxilotu eta kartzelan sartu zuten. Kondena betetzen ari zela jaio zen bikotearen lehen haurra, eta irtetean, ezkondu, eta beste bi haur izan zituzten, egun nerabeak biak ere. Elizabethek Gracieren azalean jarri behar du, eta emakumearen bizitzari buruz ikastera joan da bikotearen etxera.[1]
Autoritate kontrola |
|
---|
![]() | Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |