Marian Moreno

Hezkidetzan aditua den irakasle eta idazlea

Marian Moreno Llaneza (Leon, 1964ko ekainaren 5a) irakaslea da, idazlea eta hezkidetzaren inguruan irakasleen prestakuntzan aditua. [1]

Marian Moreno

Bizitza
JaiotzaLeon1964ko ekainaren 5a (60 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
marianmoreno.com

Eusko Jaurlaritzaren II. Hezkidetza Planaren diseinuan esku hartze aktiboa izan zuen.[2][3]

Nafarroako Gobernuaren 2017an indarrean jarri zuen Skolae-Berdin bidean arduradunetariko bat izan zen.[4][5][6]

Ibilbidea

Leonen jaioa, Espainiar Filologian lizentziatua (Oviedoko Unibertsitatea), Moreno Llanezak Irakaskuntza Aholkulari Tekniko gisa irakasleen Zentroan (Avilés) 2002tik 2007ra lan egin zuen. 2007-2008 ikasturteetan aholkularia izan zen Asturiasko Printzerriaren Ebaluazio, Kalitate eta antolaketa Akademikoa Zerbitzuan. Horrez gain, Espainiako Hizkuntza eta Literatura irakaslea da Corvera de Asturiasen.

2014. urtean Facebook-en Hezkidetza gaiaren inguruko klaustro birtual bat sortu zen (Claustro Virtual de Coeducación). Denborarekin haziz joan zen eta 2018an 5.000 lagun baino gehiago zituenean, eremu presentzialera salto egin eta Nazioarteko Hezkidetza eta Genero I. Kongresua antolatu zuen Madrilgo Karlos III-a Unibertsitatean.[7] Hortik atera zen CLAVICO elkartea sortzeko erabakia, Moreno lehendakaria delarik.[8]

Euskal Herrian

EAEn

Euskal Herrian ere hezkidetza-aholkulari gisa hitzaldiak eman ditu[9] eta irakasleen prestakuntzan[10] ere aritu izan da.[1]

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren II. Hezkidetza Planaren diseinuan esku hartze aktiboa izan du eta 2019ko martxoaren 7an plana aurkezteko antolatu zuen jardunaldian ponentzia nagusia egin zuen.[2][3]

Nafarroan

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuan 2017an indarrean jarri zuen Skolae-Berdin bidean arduradunetariko bat izan da, hezkidetza programaren pedagogia-koordinazioan.[4][5][6] Nafarroako alderdi eskuindarrak bultzatuta, polemika bizien artean igaro du bere ibilbidea. 2019an beste 9 kiderekin batera epaitegietara deklaratzera deitu zuten.[11][12]

Lanak

  • 2016: "Cambios sociales y género". Moreno Llaneza, Marian. eta Repullo Ruiz, Carmen, DBHko testu-liburua. [13]
  • 2013: Queremos coeducar, Hezkidetza gida, CPR Avilés-Occidente.[14]
  • 2008: Breve diccionario coeducativo, Consejería de Educación del Principado de Asturias.[15]

Sariak eta errekonozimenduak

  • 2013an Ohorezko Aipamena Hezkuntza Ministeritzako «Irene: la paz empieza en casa» Sarietan "El reto quincenal" lanagatik ("Hamabostaldiko erronka").[16]
  • 2018an ‘Chimenea en Popa’ Saria lortu zuen San Esteban de Pravia parrokiako Cam de Riberako Orgullín ospakizunean.[17]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Marian Moreno