María Cerezuela

María Cerezuela (Barakaldo, 1993eko azaroaren 26a) aktore arabarra da, Maixabel filmean Maria Jauregiren rola antzezteagatik Goya Saria jaso zuena[1].

María Cerezuela

(2021)
Bizitza
JaiotzaBarakaldo1993ko azaroaren 26a (30 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaTaller de Artes Escénicas (en) Itzuli 2012)
BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegia
(2012 - 2016) diplomatura : arte eszeniko, interpretazio
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm12331486 Instagram: mariacerezueli Edit the value on Wikidata

Biografia

Barakaldon jaio bazen ere txikitan Gasteizera joan zen bizitzera eta bertako Eszena-Arte Tailerrean hasi zituen aktore ikasketak. Ondoren Barakaldoko Bizkaiko Antzerki Ikastegian jarraitu zuen ikasketekin[2].

2016an egin zuen antzerkian debuta Fernando Montoyaren Carne, el carnicero y los pecados de los otros antzezlanarekin. 2019an Un lugar donde arder antzezlna ere zuzendu zuen[3]. 2017an laburmetrai bat egin zuen La Ventana eta ordutik diziplina biak elkarbanatu ditu.

2021. urtean Maixabel filmerako hautatua izan zen. Maria Jauregiren papera bete zuen eta 2022ko Goya Sarietan Emakumezko errebelazio aktore onenaren saria jaso zuen[1].

Filmografia

Filmeak

UrteaFilmaPertsonaiaZuzendariaOharrak
2017La VentanaSilvia Pumarlaburmetraia
2019UteroJasone Urgoitialaburmetraia
2021Ahora que me voyNahikari Rodríguez eta Ana Ibañezlaburmetraia
2021MaixabelMariaIcíar Bollaín

Antzerkia

UrteaIzenburuaZuzendaria
2016Carne, el carnicero y los pecados de los otrosFernando Montoya
2017LOS ABORÍGENES Lorca, Dalí, BuñuelFelipe Loza
2017GitanoIñaki Urrutia
2018Último tren a TreblinkaMireia Gabilondo
2018Lluvia amarga sobre el EdénEva Rodriguez
2019Un lugar donde arderMaría Cerezuela
2019LotsagabeDorleta Urretabizkaia
2020Mi verano en BurkiniRebeca Sanz Conde eta Tatiana Carel

Erreferentziak

Kanpo estekak