Magnoliaceae

Dikotiledoneoen klaseko zenbait zuhaitz edo zuhaixkaz esaten da. Hosto bakun eta txandakatuak eta lore-atal ugari dituzten lore handi, erregular eta gehienetan hermafroditak dituzte.
Magnoliazeo» orritik birbideratua)

Magnoliazeoak (Magnoliaceae) Magnoliales ordenako landare- angiospermen familia bat dira.[2] Txandakako hostoak dituzte, loreak handi usaintsuak eta kusku txikiz osatutako fruitua.[3] Bi subfamilia ditu:

  • Magnolioideae: generorik ezaguna Magnolia da. Generoak:
    • Elmerillia (4 espezie)
    • Kmeria (5 espezie)
    • Magnolia (128 espezie)
    • Manglietia (29 espezie)
    • Michelia (49 espezie)
    • Pachylarnax (2 espezie)
Magnoliaceae
Kretazeo-Gaur
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMagnoliales
Familia Magnoliaceae
Azpibanaketa
Magnolioideae subfamilia
  • Magnolieae leinua
    • Kmeria (5 espezie)
    • Magnolia (128 espezie)
    • Manglietia (29 espezie)
    • Pachylarnax (2 espezie)
  • Michelieae leinua
    • Elmerrillia (4 espezie)
    • Michelia (49 espezie)

Liriodendroidae subfamilia

  • Liriodendron (2 espezie)
  • Liriodendroidae: genero bakarra Liriodendron da.

Magnoliazeoak zuhaitzak eta zuhaixkak dira, eta Asiako eta Amerikako eskualde epel eta tropikaletan bizi dira. Familiak 219 espezie ditu, 7 generotan banatuak (sailkapen-sistema batzuek, dena den, Magnolioideae subfamiliako guztiak Magnolia generoan sartzen dute).

Familiaren eta generoaren izenaren jatorrian Pierre Magnol dago, Montpellierko botanikari bat. Genero horretako lehen espezie identifikatu zena M. virginiana izan zen, 1680ko hamarkadan Ipar Amerikara joandako misiolari batzuek aurkitua.

Ezaugarriak

Magnoliazeoen familiako zuhaitzak erraz ezagutzen dira: zurtoin monopodiala dute, eta hostotza trinkoa. Gainera, hazten diren tokian hosto lehor larrukara eta lustredunez osatutako ohe bat izaten da, sepalo eta petalo mamitsuz eta pareta lodiko fruitu-hondakinez hornitua. Loreetan ez daude ondo bereizita petaloak eta sepaloak.

Erreferentziak

Kanpo estekak