Lokatz Loreak

Lokatz Loreak Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao bertsolariek osatutako sormen taldea da.[1][2] Lokatz Loreak 2022ko udaberrian sortu zen, Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen* topaketan.[3]

Proiektuak

Friki-saioak

2022ko udazkenean Lokatz Loreak sormen taldeak 5 bertso saio antolatu zituen, ez-ohiko gai frikiak ardatz zituztenak. Beraien hitzetan, gizartean presente zeuden gaiak izan arren, bertso munduan haien inguruko hutsune bat zegoen.[3]

Lokatz Loreak kide Janire Arrizabalaga pozik agertu zen saioen ostean. Bere esanetan, publikoa bero eta eskertuta agertu zen saio hauetan eta bertsolariek ere gustura aritu ziren.[4]

Bost saio horiez gain, seigarren bat antolatu zuten, 'Berebiziko espioaiak' friki-saioa. Bertan Lokatz Loreak sormen taldeko hiru kideek abestu zuten. Gai-jartzaile lanetan, aldiz, Oihana Arana eta Leire Vargas aritu ziren.[5]

Saioak[6]

SaioaLekuaDataBertsolariak
Harry Potter saioaZornotza2022/08/13
Bertso fashion weekDeustu2022/08/27
Meme saioaPortugalete2022/09/03
Denbora makina bertsozLekeitio2022/09/10
Bertsos-kopoaGernika2022/09/17
Berebiziko espioiakLeioako campusa2022/11/29

Tira komikoak

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren harira, Poto! Instagrameko proiektuarekin elkarlanean aritu ziren. Sareetan argitaratu zituzten tira-komikoak sortu zituzten, Txapelketa Nagusiko saioetan gertatutakoa iruditara ekarriz eta txapelketaren testuingurua margotuz.[7][8]

Itzal(iko) bagina

2024ko udaberrian plazaratutako ikuskizuna da. Bertsoa oinarri, egungo jendarte indibidualistari kritika egitea du helburu, kolektiboaren aldarrian. Bertsoz, bertsotik haratago doazen auziei erantzuna eman nahi die. Ikuskizuna Iraitz Lizarragak zuzendu du eta Lankuk ekoitzi du. [7][9]

Erreferentziak