Lise Tréhot

Lise Tréhot (Ecquevilly, Seine-et-Oise, 1848ko martxoaren 14a1922ko martxoaren 12a) frantziar arte modeloa izan zen eta Pierre-Auguste Renoirrentzat lan egin zuen 1866tik 1872ra, margolariaren garai goiztiarrean (koadroetan agertzen diren emakumeen modeloa da). Hogei margo baino gehiagotan agertzen da, esate baterako Lise (1867) eta Udan (1868).

Lise Tréhot

Bizitza
JaiotzaEcquevilly1848ko martxoaren 14a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1922ko martxoaren 12a (73 urte)
Hobiratze lekuaCrématorium-columbarium du Père-Lachaise (en) Itzuli
Familia
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta modeloa

Gaztaroa

Lise Tréhoten gurasoak Louis Tréhot eta Amelie Elisabeth Boudin izan ziren. Aita Ecquevilly-ko posta bulegoko buru izan zen 1850eko hamarkada erdialdera arte eta, ondoren, familia osoa Parisera aldatu zen eta han limonada eta tabakoa saltzen zuen. Lise sei umetan laugarrena zen (hiru neba eta bi ahizpa zituen).

Clémence Tréhoten erretratua. Renoir.

Garaiko dokumentu batean arropa josten zutela esaten da.

Jules Le Coeur margolari eta aktitektoaren maitalea zen bere ahizpa nagusia eta haren bidez ezagutu zuen Pierre-Auguste Renoir, Marlotte-ko etxean, seguruena 1865eko ekainean.[1][2][3][4]

Arte modelo garaia

Lise Tréhot arte modelo lana egiten hasi zen Renoirrentzat hamazortzi urte zituela (eta Renoirrek hogeita bost). Renoirren garai horretako margolan goiztiarrak, zeintzuetan Tréhot agertzen zen, honakoak ziren: Lise lastozko txapelarekin (1866) eta Lise josten (1867–68). Renoirrek Tréhot-en biluzi moderno bat margotu zuen, Diana (1867) gisa, baina atzera bota zuten 1867ko Arte Saloian, baina hurrengo urtean arrakasta lortu zuen kritikaren aurrean Lise (1867) lanarekin eta oso ondo onartua izan zen 1868ko Saloian. Margo inpresionista horretan Lise Tréhot agertzen da, bere benetako neurriko erretratuan, zuhaitzez betetako parke batean ibiltzen, eguzki argia zuhaitz artetik igarotzen den bitartean.[4] Zacharie Astruc arte kritikariak Parisko neska langilea basoan bezala deskribatu zuen Lise Tréhot Lise lanean.[4] Émile Zolak ere Claude Moneten modelo eta gero emazte izan zen Camille Doncieuxekin konparatu zuen.[5][6] Théodore Duret arte kritikari frantsesak adierazi zuen Gustave Courbeten teknika margolan horretan oinarritu zela.[7] Hala ere, kritikatu egin zioten Renoirri aurpegia itzalean jartzeagatik, soinekoarengan eguzkiaren argiaren indarra azpimarratzeko.[3][8][9]

1869ko Saloian, In Summer (1868) lanean agertzen zen Lise Tréhot, akondara zabal bat jantzita, John Collinsen arabera, mota horretako margolanetan oso ondo agertzen zen, baina ez irudi formalagoetan: Ezkontzeko hitza emandako bikotea (1868), non Alfred Sisley artistarekin agertzen den. Urte horretako udan, Renoir haren gurasoen etxera lagundu zuen Ville-d'Avrayn eta Sena ibaiaren inguruan bidaiatu zen Bougival inguruan, non Renoirrek Monetekin batera margotu zuen. Uste da La Barque (1870) margoan Lise Tréhot dela ageri dena, udako opor haietan margoturik.[1]

Guztira, Renoirrek 20 margo baino gehiagotan erabili zuen modelo gisa 1866 eta 1872 artean.[5][4], John House arte historialaren arabera, Lise Trèhot izan zen garai hartan margotzen zituen emakume guztietarako modeloa.[10]

Oso gutxi dakigu Renoirren eta Lise Tréhoten arteko harremanaz, margolari eta modelo izan ziren bitartean. 1868ko abenduaren 14an umea izan zuen, Pierre izena jarri ziona, ez dakiguna zer gertatu zen berarekin eta umea zela hil zela uste da. 1870eko uztailak 21ean Jeanne izeneko neslatila bat izan zuen (1934an hil zena), eta inude bati eman zitzaion bere alaba gisa hazi zezan. Renoirrek isilpean diruz lagundu zuen Jeanne (hil ostean Ambroise Vollarden laguntzaz), baina ez zuen onartu ez eta legeztatu alaba bezala.[4][11][12]

1872an Lise Tréhotek Renoirren arte modelo izateari laga zion, baina ez dakigu zergatik eta, diotenez, ez zuten berriro elkar ikusi. Areago, Renoirren hasierako margolari urteetan hain garrantzitsua izanagatik, sekula ez zuen Lise Tréhot aipatu berari buruz argitaratutako elkarrizketetan, memorietan edota biografietan.[5][4]

Azken urteak

1883an Georges Brière de l'Isle (1847–1902) arkitektuarekin ezkondu zen Lise Tréhot. Harekin bi seme eta bi alaba izan zituen[4], zeintzuetatik bi Renoirren koadroetan agertzen diren: Lise josten (1867–68) eta Lise xal zuriarekin (1872), Dallasko Arte Museoan daudenak.[5][1]

Esan oi da, hil aurretik, Renoirrentzat modelo izan zeneko paper pertsonal ugari erre zituela.[1]

Parisen hil zen 1922ko martxoaren 12an, 73 urterekin. Père Lachaise hilerrian lurperatuta dago.[1]

Modelo gisa aritu zen margolan hautatuak

Lise Tréhot gutxienez 25 mihise gaineko olio lanetan agertzen da, zeitzuetatik 23 Renoirrenak diren eta bi Frédéric Bazille (1841–1870) margolariarenak —nahiz horietako batean, Bazille-ren estudioa (1870), zalantza dagoen ez ote den Renoirren erdi-galdutako Landscape with Two People (1866) agertzen dena, beraz, margolanaren barruko margolan gisa—.[5] Uste da Bazillerentzat La Toilette (1869–70) lanerako modelo ere egin zuela.[4][8]

UrteaIrudiaIzenburuaTeknikaNeurriakGaleriaOharrak
1866 Jeune fille au chapeau de paille (‘Lise lastozko txapelarekin’)Mihise gaineko olio margolana47 × 38.4 cmBarnes Foundation[4][13]
1866 Zutik dagoen emakume gazteaMihise gaineko olio margolana24.5 × 14 cmBilduma pribatua[14]
1866 Emakume guztia landan eseritaMihise gaineko olio margolana24.5 × 14 cmBilduma pribatua[14]
1866 Zutik dagoen emakumea zuhaitz baten ondoanMihise gaineko olio margolana25.2 × 15.9 cmNational Gallery of Art[15]
1866 Emakumea hesi ondoanMihise gaineko olio margolana25 × 16.1 cmNational Gallery of Art[15]
1866 Emakumea parkeanMihise gaineko olio margolana26.1 × 16.1 cmNational Gallery of Art[15]
1866 Paysage avec deux personnages (Paisaia bi pertsonekin)Mihise gaineko olio margolanaezezagunaMargolan honen zati bat iritsi zaigu bakarrik, eseritako emakumea ageri da La Dame a l'oiseau izenburuarekin. Ez dakigu non dagoen. Renoirren margolan bat da Bazillen margolanaren barruan, Bazille-n estudioa (1870).[4][16]
1867–68 Lise jostenMihise gaineko olio margolana55.9 × 45.7 cmDallas Museum of Art[4]
1867 DianaMihise gaineko olio margolana197 × 132 cmNational Gallery of Art[15]
1867 Lisen erretratua (basoko loren sorta batekin)Mihise gaineko olio margolana65.2 × 50.3 cmBilduma pribatua[5]
1867 Lise (Lise guardasolarekin)Mihise gaineko olio margolana184 × 115 cmMuseum Folkwang[4]
1868 Emakumea lorategianMihise gaineko olio margolana105.5 × 73.4 cmKunstmuseum Basel[17]
1868 Ezkontzeko hitza emandako bikoteaMihise gaineko olio margolana105 × 75 cmWallraf-Richartz Museum[4]
1868 Udan: estudioaMihise gaineko olio margolana85 × 59 cmAlte Nationalgalerie[4]
1869–70 Ninfa erreka ondoanMihise gaineko olio margolana66.5 × 124 cmNational Gallery, Lond[15]
1869–70 La ToiletteMihise gaineko olio margolana132 × 127 cmMusée Fabre[18]
1870 Bainua hartzen grifoarekinMihise gaineko olio margolana184 × 115 cmSão Paulo Museum of Art[4]
1870 Odalisque (‘Argeliako emakumea’)Mihise gaineko olio margolana69.2 × 122.6 cmNational Gallery of Art[15]
1870 Jeune femme dans une barque (La Barque) (‘Neska gaztea ontzian’)Mihise gaineko olio margolana29.5 × 33.2 cmBilduma pribatua[19]
1870 La PromenadeMihise gaineko olio margolana81.3 × 65 cmGetty Center[10]
1871 Emakumea loroarekinMihise gaineko olio margolana92.1 × 65.1 cmSolomon R. Guggenheim Museum[5]
1871–72 Lise xal zuriarekinMihise gaineko olio margolana56 × 46 cmDallas Museum of Art[4]
1871–72 Femme demi-nue couchée (‘Etzandako biluzia’)Mihise gaineko olio margolana29.5 × 25 cmMusée d'Orsay[20]
1872 Emakumea guardasolaz, lorategian eseritaMihise gaineko olio margolana46 × 37.9 cmBilduma pribatua[21]
1872 Emakume paristarrak algeriar jantzian (harema)Mihise gaineko olio margolana156 cm × 129 cmNational Museum of Western Art[15]

Erreferentziak

Bibliografia

  • Marc Le Cœur, "O pintor, o primeiro modelo e seus primeiros admiradores: A historía que Renoir não mencionava" [Le peintre, son premier modèle et ses premiers amateurs: l'histoire dont Renoir ne voulait pas parler], Renoir: O Pintor da Vida, São Paulo, MASP, 2002, p. 33–65 (in Portuguese), 196–223 (in French) et 255–279 (in English)
  • Gélineau, Jean-Claude (2007). Jeanne Tréhot: La fille cachée de Pierre Auguste Renoir. Essoyes. ISBN 9782865500307.
  • Marc Le Cœur, Renoir au temps de la bohème. L'histoire que l'artiste voulait oublier, Paris, L’Échoppe, 2009. ISBN 978-2-84068-220-2. OCLC 451095813.

Kanpo estekak