Lepitxuli (generoa)

Lepitxulien Jynx generoa pizidio edo okilen familiako hegazti generoa da. Okilen taldekoak izan arren, itxura eta portaeraz desberdinak dira hegazti hauek: ez dute enborrak mokoarekin zulatzeko okilen ohitura arrunta; lurrean ere gehiago ibiltzen dira zuhaitzetan baino, intsektu harrapaketan, inurriak izanik lepitxulien harrapakin gogokoena.[1]

Lepitxuli (generoa)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaPiciformes
FamiliaPicidae
SubfamiliaJynginae
Generoa Jynx
Linnaeus, 1758

Euskal Herrian bada espezie bat, eta hortaz euskarazko izen arrunta aplikatzen ahal zaio generoari: lepitxulia. Izen hau lepoa guztiz itzultzeko daukan gaitasunetik datorkie.[2] Inguruko erdaretan ere ezaugarri horrek ematen dio izena: torcecuellos gaztelaniaz, torcol frantsesez.

Espezieak

Bi espezie daude, lepitxuli izenarekin Euskal Herrian ezagutzen dena zehatz izendatua Eurasiako lepitxulia litzateke.

IrudiaIzen zientifikoaIzen ArruntaBanaketa
Jynx torquilla(Eurasiako) lepitxuliaEurasian arrunta, baita Euskal Herrian ere.
Jynx ruficollisAfrikako lepitxuliaSaharaz hegoaldeko Afrikan

Erreferentziak

Kanpo estekak