Lavaredoko Hiru Gailurrak

Lavaredoko Hiru Gailurrak (italieraz: Tre Cime di Lavaredo; alemanez: Drei Zinnen; ladinoz: Tré Zìmes) Italia aldeko Dolomitetan kokatzen diren almena itxurazko hiru haitz dira. Alpeetako mendigune ospetsuenetariko bat da. Ekialdetik mendebaldera, hauek dira:

  • Cima Piccola/Kleine Zinne ("gailur txikia") 2.857 metro.
  • Cima Grande/Große Zinne ("gailur nagusia"), 2.999 metro.
  • Cima Ovest/Westliche Zinne ("mendebaldeko gailur"), 2.973 metro.
Lavaredoko Hiru Gailurrak
Datu orokorrak
Garaiera2.999 m
Motamendikate
Geografia
Map
Koordenatuak46°37′07″N 12°18′20″E / 46.61861°N 12.30556°E / 46.61861; 12.30556
MendikateaDolomitak
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Veneto
ProbintziaBellunoko probintzia
Leku geografikoaSexten Dolomites (en) Itzuli

1919ra arte Italia eta Austria arteko mugaren parte ziren baina, egun, Bozen-Hego Tirolgo probintzia autonomoa eta Bellunoko probintziaren arteko muga osatzen dute. Muga administratiboa edozein izanda ere, aleman eta italieraren arteko muga linguistikoa bertatik pasa da.

Txirrindularitza

Lavaredokoa Italiako Giroko igoerarik ospetsuenetako bat da. Hona hemen bertatik pasa diren lehen txirrindulariak:

EkitaldiaTxirrindularia
1967Felice Gimondi
1968Eddy Merckx
1974José Manuel Fuente
1981Beat Breu
1989Lucho Herrera
2007Riccardo Riccò
2013Vincenzo Nibali

Kanpo estekak