Latsazur
- Artikulua
- Eztabaida
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Beste proiektuetan
Latsazur edo ikuztohol [1] bat eskuz bokata egiteko erabiltzen den tresna da. XX. mendean garbiketa mekanizatua ohikoa bilakatu zen heinean, latsazurrak gehiago erabiltzen hasi ziren musika tresna gisa.
Latsazurrik ohikoenak egurrezko egitura laukizuzen bat dira, gainean ildaskatutako egitura bat dutenak garbitu nahi den arropa igurtzi ahal izateko. XIX. mendean ildaska hauek zurezkoak izan ohi ziren, baina XX. mendetik aurrera metalezkoak ere sortzen hasi ziren. AEBn zinkezko latsazurrak XIX. mendean hasi ziren, eta beranduago altzairu galbanizatuzkoak edo beirazkoak[2].
Munduko leku askotan oraindik erabiltzen dira latsazurrak garbitzeko[3]. Arropak xaboi eta urarekin bustitzen dira harraska batean eta, ondoren, latsazurrak dituen ildasken aurka igurzten da, garbitzeko erabilitako likidoa arropako txoko guztiak busti ditzan. Latsazurrak ere erreka alboan erabili daitezke, xaboiarekin edo ez. Honela, antzina erabiltzen ziren lixiba-palak baino metodo hobea lortzen da, arropa gutxiago kaltetuz.
Autoritate kontrola |
|
---|