Joxemi
Ongi etorri, Joxemi, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Irudiak
Aupa Joxemi! Fitxategia igotzeko orrian agertzen den bezala, ezin da irudirik igo Euskarazko Wikipediara. Zuk igo nahi duzun irudia askea bada, hots Copyright gabekoa (zuk igo duzuna ez da askea), igo ezazu Commonsera. Askeak ez diren irudiak ezin dira Wikipedia honetan agertu. Ondo izan.--Janfri; bai esan? 13:10, 31 Urtarrila 2008 (UTC)
Arazotxuak zeuzkeat...
Iepa Joxemi! Lehenik eta behin zorionak ekarpenak egiten saiatzeagatik. Bigarrenik, esatea artikulua, {{wikitu}}
jarri zitzaionean baino hobeto dagoela, nahiz eta nire ustez oraindik etiketa horrek bertan jarraitu behar duen (esate baterako, behean kode moduan agertzen den hori, aldatu beharko litzateke). Saiatuko nahiz pixkat orrazten artikulua eta esango dizut gero ea zelan. Ondo izan.--Janfri; bai esan? 10:01, 1 Otsaila 2008 (UTC)