Lamiya Aji Bashar

Lamiya Aji Bashar[1] edo Lamiya Aji Baxar[2][3] (arabieraz: لمياء حجي بشار‎; Kocho, Irak, 1998) giza eskubideen aldeko ekintzaile yezidia da. Sakharov Saria jaso zuen 2016an, Nadia Muradekin batera[4].

Lamiya Aji Bashar

Bizitza
JaiotzaKocho (en) Itzuli, 1998 (25/26 urte)
Herrialdea Irak
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaYazidism (en) Itzuli

Bizitza

Irakeko Sinjartik gertu dagoen Kocho herrikoa da. 2014ko abuztuan, Nadia Muradekin batera, Estatu Islamikoak bahitu eta sexu-esklabotzara behartu zuen[5][6]. Gerriko lehergarriak egitera ere behartu zuten[5].

Bere familiak bertako kontrabandistei ordaindu zien, eta 2016ko apirilean ihes egin zuen, lurreko mina batek zaurituta. Alemanian tratamendu medikoa jaso zuen. 2016ko urrian, berak eta Nadia Muradek Sakharov Saria jasoko zutela iragarri zuten[6][3]. Ekitaldia abenduaren 13an egin zen Estrasburgon[2].

2018an, European Youth Event ekitaldian parte hartu zuen[7].

2019an, Amish Srivastavak zuzendutako Hell and Hope film dokumentalean parte hartu zuen[8].

2023ko urtarrilaren 18an, Lamiya Aji Basharri eskainitako hitzaldia egin zen Estrasburgon[9].

Gaur egun Stuttgartetik gertu bizi da[10].

Erreferentziak

Kanpo estekak