Lactarius vietus

Lactarius vietus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da jan bere zapore garratzagatik. Nahiko urria.

Lactarius vietus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius vietus
Fr., 1838
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

Kapela: 3 eta 8 cm arteko diametrokoa, kolore aldakorrekoa, arre-morexka, gris-lila. Hasieran ganbila, gero zabaldu egiten da eta batzuetan titi txiki batekin, ertz mehea eta bihurgunetsua du. Gainazala lehorra eta distiratsua eta ilegabea, zerbait likatsua giro hezeetan, zonatua.

Orriak: Dekurrente samarrak, estu, ez oso zabalak, hasieran zuriak, gero krema-laranja kolorekoak, igurtziz gero gris-arre-oliba kolorea hartzen jariatzen duen latexagatik.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 3-8 x 0,4-1,2 cm-koa. betea, hutsa edo harrotua, hauskorra, kapelaren kolorekoa baino zurbilagoa, oinarrian orban arre batzuk izaten ditu.

Haragia: Samurra, biguna, hasieran zuria, igurtziz gero tonu grisaxkak hartzen ditu, usaingabea eta denbora batera garratza.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator; esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Vietus epitetoa latinetik dator, "viteus" hitzetik eta zimurtua esan nahi du. Kapelaren gainazalaren eta oinaren itxuragatik.

Jangarritasuna

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

Lactarius glyciosmus delakoarekin, baina honek kokoaren usaina du.

Sasoia eta lekua

Lurzoru azidoetan ateratzen da, urki eta konifera basoetan.[4]

Banaketa eremua

Europa, Ipar Amerika, Asiako iparraldea eta ekialdea.[5]

Erreferentziak

Kanpo estekak