Kristalizadore

Kristalizadorea laborategian erabiltzen den beirazko tresna bat da, disoluzio batetako solutua kristalizatzeko erabiltzen dena. Hortik datorkio izena.

Kristalizadorea.

Deskribapena

Altuera txikia eta oinarri zabala duen ontzi zilindrikoa da. Kasu batzutan likidoak isurtzeko moko bat izaten du, beste batzutan ertza borobilduta egoten da.[1] 250 ml eta 1.500 ml arteko bolumena izaten dute gehienek.[2]

Erabilera

Disoluzio batean dagoen disolbatzailea lurrintzean solutua prezipitatu egiten da. Oinarri zabala izanik eta baldintza egonkorretan egonik solutuak kristalak eratzen ditu.

Beste erabilera batzuk ere izan ohi ditu, edukiontzi gisa bereziki.

Erreferentziak

Kanpo estekak