Kontsonante belar

Kontsonante belarrak[1] mihiaren gibeleko partearekin ahoskatuak dira, aho-sabai bigunaren aurka.

Ahoaren sabai bigun edo beloa nahiko zabala denez, eta mihiaren bizkarraren mugimenduak oso zehatzak ez direnez, artikulazio belarrek asimilazioa jasateko joera dute hizkuntza askotan. Asimilazioa hots bat inguruneari egokitzea da, horrekiko antza areagotuz. Asimilazio hori jasatean, ahoskunea mugitzen da, gibelera edo aitzinera, alboko bokalen kalitatearen arabera. Aitzineko bokalekin kontaktuan dauden kontsonante belarrak automatikoki aitzaneratu egiten dira usu, partzialki edo osoki sabaikaritzen direla. Modu berean, atzeko bokal batekin kontaktuan dauden belarrak atzeratu daitezke, partzialki edo osoki ubular bihurtuz.

Belar sabaikarituak (ingelesezko /k/ bezala keen edo cube hitzetan) batzuetan sabai-belar deituak dira. Hizkuntza anitzek ere belar ezpainkarituak dituzte, [kʷ] bezala, non ezpainen biribiltzea herskariaren askatzearekin batera gertatzen den. Kontsonante biezpainkari-belarrak ere existitzen dira, aldiberean aho-sabai bigunean eta ezpainen gunean ahoskatuak direnak, [k͡p] bezala. Bereizketa hori [w] kontsonante hurbilkarian desagertzen da, honetan belarizazioa eta ezpainkarizazioa maiz loturik daudelako, diakronikoki /u/-ren ondorengo izateagatik kasu. Hauek usu ezpain-belarrak deituak dira.

Dardarkari edo ttak belarrik ezin da ebaki Nazioarteko Alfabeto Fonetikoaren arabera. Belarraren ahoskunean, mihiak gaitasun oso mugatua du dardara anitz edo bakun moduko mugimenduen gauzatzeko, eta mihiaren gorputzak ez du aski fite mugitzeko askatasunik dardarkari belar baten sortzeko.

Adibideak: Nazioarteko Alfabeto Fonetikoak identifikatu dituen kontsonante belarrak:
IPADeskripzioakHizkuntzaOrtografiaIPAZentuza
ŋDudurkari belarraIngelesaring[ɹʷɪŋ]eraztun
kLeherkari belar ahoskabeaIngelesaskip[skɪp]jauzi egin
gLeherkari belar ahostunaIngelesaget[ɡɛt]lortu
xIgurzkari belar ahoskabeaAlemanabauch[baʊx]sabel
ɣIgurzkari belar ahostunaGrezieraɣάτα[ɣata]katu
ʍHurbilkari belar ezpainkaritu ahoskabeaIngelesaquiich[ʍɪtʃ]zein
ɰHurbilkari belar ahostunaGaztelaniapagar[paˈɰaɾ]ordaindu
LHurbilkari albokari belar ahostunaWahgialale[aʟaʟe]zorabiagarri
wHurbilkari ezpain-belar ahostunaIngelesawitch[wɪtʃ]sorgin
k'Eiektibo belarraArxiкӀан[an]behe
ɠInplosibo belarraSindhiəro / ڳرو[ɠəro]pisudun
ʞKlik belar atze-askatuaparalinguistikoa

Euskaraz:

Euskarak hurrengo kontsonante belarrak ditu, Nazioarteko Alfabeto Fonetikoaren arabera irudikatuak:

  • /k/ <k>: herskari belar ahoskabea, adibidez keinu, kasu.
  • /g/ <g>: herskari belar ahostuna, adibidez: gau, gose.
  • /x/ (Hegoaldean) <j>: igurzkari belar ahoskabea, adibidez: jakintsu, josi.

Erreferentziak

Kanpo estekak