Kodetzaile

Kodetzailea, batzuetan ere kodifikatzailea deitua, seinale elektroniko bat (bitstreama adibidez) edota datuak kode bihurtzen duen gailua da. Informazioaren tratamendu automatikoa eta datu-transmisioa errazteko erabiltzen da. Kodetutako informazioa bere jatorrizko formara bihurtzeko, deskodetzailea erabiltzen da.

4 sarrerako eta 2 irteerako kodetzailea

Kodetzaile batek 2n sarrerako linea eta n irteerako linea ditu. Irteerako lineek sarreran dagoen balioarekin bat datorren kode bitarra sortzen du. 4 sarrerako eta 2 irteerako kodetzaileak sarreran lau bit hartzen ditu eta bi bit ematen ditu irteeran. Beraz, kasu honetan, lau irteera mota existitzen dira eta ondorengo konbinazio hauek dira: 0001, 0010, 0100 eta 1000.

4 sarrerako eta 2 irteerako kodetzailea ate logikoekin irudikatua.
A3A2A1A0F1F0
000100
001001
010010
100011

Kodetzaileetan bakarrik sarrera bat aktibatuta egon daiteke. Bi sarrera aldi berean aktibatuta baleude, irteeran edozein bit konbinazio eman lezake. Hori saihesteko lehentasundun kodetzaileak erabiltzen dira.

Lehentasundun kodetzailea

Lehentasundun kodetzaileetan, bi sarrera edo gehiago aldi berean aktibatuta badaude, lehentasun handiagoa duen bita kontutan hartuko du kodetzaileak.

A3A2A1A0F1F0
000x00
001x01
01xx10
1xxx11

Barne loturak

  • Deskodetzailea