Katrina Lehis

eskrimalari estoniarra

Katrina Lehis (Haapsalu, 1994ko abenduaren 19a) ezpata modalitateteko estoniar eskrimalaria da[1]. Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan, urrezko domina lortu zuen taldean, eta brontzezkoa bakarka[2].Tokion, honako hauek osatzen zuten taldea: Julia Beljajeva, Irina Embrich, Erika Kirpu eta Katrina Lehisek.

Katrina Lehis

(2023)
Bizitza
JaiotzaHaapsalu (en) Itzuli1994ko abenduaren 19a (29 urte)
Herrialdea Estonia
Hezkuntza
HizkuntzakEstoniera
Jarduerak
Jarduerakeskrimalaria
Lateralitateaezkerra
Altuera186 zentimetro

Biografia

Hamar urte zituela hasi zen eskrima praktikatzen. 2014an, Munduko txapelketa irabazi zuen gazteen mailan, eta Estoniako urteko atleta izendatu zuten. 2015ean, zilarrezko dominak lortu zituen taldekako lehiaketan, Europako txapelketan eta Europako Jokoetan. 2018an, Europako txapelduna izan zen bakarka ezpata modalitatean.

Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina lortu zuen bakarka[3] eta ondoren Estoniako taldea gidatu zuen finaleraino eta urrezko domina eskuratu zuten[4], biak ala biak ezpata modalitatean

Bizitza pertsonala

2017an ama izan zen. Semea izan zuen[5].

Palmaresa

Udako Olinpiar Jokoak
TxapelketaDominaKategoria
Tokio 2020 ezpata taldeka
ezpata bakarka
Europako txapelketak
TxapelketaDominaKategoria
Montreux 2015 ezpata taldeka
Novi Sad 2018 ezpata bakarka
Europako Jokoak
TxapelketaDominaKategoria
Baku 2015 ezpata taldeka

Erreferentziak