KAE Ligako 2018ko denboraldia

2018ko KAE Liga
Lekittarra
Denboraldian 2. postua lortu eta lau bandera irabazi ondoren, Lekittarra TKE Ligara igo zen.
Datu orokorrak
AntolatzaileaKantauriko Arraun Elkartea
Partaideak26 talde (12+14)
Estropadak30 estropada (15+15)
Hasiera2018ko ekainaren 16a
Amaiera2018ko abuztuaren 25a
Palmaresa
TxapeldunaAstillero (157 p.)
TxapeldunordeaLekittarra (148 p.)
Ohorezko tx.Deustu-Bilbo (133 p.)
Getaria (128 p.)
JaitsieraSan Juan B (57 p.)
Portugalete (16 p.)
2017
2019

KAE Ligako 2018ko denboraldia KAE Liga arraun lehiaketaren hamahirugarren denboraldia izan zen. Lehen mailako txapelketa ekainaren 16an hasi zen Portugaleteko uretan eta abuztuaren 19an bukatu zen Bilbon; bigarren mailako denboraldiari, aldiz, egun bat beranduago ekin zitzaion, ekainaren 17an, eta Colindresko itsasoan amaitu zen abuztuaren 25ean.

Aurreko urtean TKE Ligatik jaitsi zen Astillero elkartea txapeldun izan zen eta lehen mailara bueltatzeko txartela lortu zuen igoera play-offean Lekittarrarekin batera. Lehen mailako ohorezko txanda bi bandera eskuratu zituen Deustu Arraun Taldeak eta Getariak osatu zuten. Bestetik, aipatzekoa da 2018koa Ipar Euskal Herriko elkarte batek lehen mailan parte hartuko zuen lehen denboraldia izan zela; hain zuzen, aurreko denboraldian bigarren mailatik igo zen Lapurdiko Arraun Taldeak 68 puntu eta 7. portua lortu zituen. Sailkapenaren beheko aldean, aldiz, 12 estropadetan azkena izan ondoren, Portugaletek maila galdu zuen eta hurrengo denboraldian 2. mailan jokatuko du. Berarekin batera arituko da San Juanen bigarren ontzia ere; nahiz eta lehenengo mailan zuen estreinako denboraldia nahiko txukuna izan, jaitsiera play-offean azken postuan gelditu zen. Azkenik, sailkapenean azken-aurreko izan zen Hibaikak play-offean hirugarren postua eskuratu zuen, eta, Lekittarra eta Astilleroren igoerei esker, hurrengo denboraldian ere lehen mailan jarraituko du[1].

Bigarren mailari dagokionez, Donostiarraren bigarren ontzia irabazle izan zen eta hurrengo denboraldian aurreneko mailan arituko da Santoñarekin eta Camargorekin batera.

Lehenengo maila

Partaideak

KoloreaIzenaArraun ElkarteaTraineruaEntrenatzaileaHerria/UdalaHerrialdea2017
ArkoteArkote Arraun TaldeaPlentzitarra Aitor Gil CruzPlentziaBizkaia9.a
AstilleroSociedad Deportiva de Remo AstilleroSan José XV Miguel Ángel Ruiz CamusEl AstilleroKantabria12.a (TKE)
Deustu-BilboDeustu Arraun TaldeaTomatera Jon Elortegi LekandaDeustu, BilboBizkaia6.a
GetariaGetariako Arraun ElkarteaEsperantza Gorka Etxeberria OlidenGetariaGipuzkoa5.a
HibaikaHibaika Arraun ElkarteaMadalen Alexander Orena DiazErrenteriaGipuzkoa3.a (KAE2)
LapurdiLapurdiko Arraun TaldeaXubero Guillermo Somoano De LucasD. Lohizune/AngeluLapurdi1.a (KAE2)
LekittarraIsuntza Arraun ElkarteaLekittarra Osertz Alday EizagirreLekeitioBizkaia3.a
PedreñaSociedad Deportiva de Remo PedreñaPedreñera Ángel Gómez BediaPedreña, Marina de CudeyoKantabria8.a
PortugaleteSan Nikolas Arraun TaldeaJarrillera Juan Antonio Espinazo BarragánPortugaleteBizkaia11.a
San Juan BPasai Donibane Koxtape Arraun ElkarteaErreka Josema Azkue ElizetxeaDonibane, PasaiaGipuzkoa2.a (KAE2)
ZarautzZarautz Arraun ElkarteaEnbata Garikoitz Uranga IturraldeZarautzGipuzkoa7.a
ZumaiaTelmo Deun Arraun Kirol ElkarteaTelmo Deun Xabier Zulaika BeitiaZumaiaGipuzkoa4.a

Estropadak

Z.IzenaLekuaDataTxapelduna
1.XXXVII Bandera Noble Villa de Portugalete2Portugalete, Bizkaia2018ko ekainaren 16a
Deustu-Bilbo1
2.2018ko ekainaren 17a
Astillero
3.Donibane Ziburuko 26. EstropadaDonibane Lohizune-Ziburu, Lapurdi2018ko ekainaren 23a
Deustu-Bilbo
4.IX. Getariako EstropadaGetaria, Gipuzkoa2018ko uztailaren 1a
Astillero
5.XXXIII. Zumaiako IkurrinaZumaia, Gipuzkoa2018ko uztailaren 7a
Lekittarra
6.XIII Bandera Marina de Cudeyo - GP DynasolPedreña, Marina de Cudeyo, Kantabria2018ko uztailaren 14a
Astillero
7.Errenteriako Hiria VI. IkurrinaPasaia, Gipuzkoa2018ko uztailaren 22a
Lekittarra
8.XXXIII. El Correo Ikurrina - BBK Sari Nagusia3Lekeitio, Bizkaia2018ko uztailaren 28a
Lekittarra
9.2018ko uztailaren 29a
Deustu-Bilbo
10.Pasaiako XXXIV. Ikurrina4Pasaia, Gipuzkoa2018ko abuztuaren 4a
Lekittarra
11.2018ko abuztuaren 5a
Astillero
12.XVI Bandera Real Astillero de Guarnizo - XLI GP Ayto. de AstilleroEl Astillero, Kantabria2018ko abuztuaren 11
Astillero
13.XXX. Regatas de Traineras de PlentziaPlentzia, Bizkaia2018ko abuztuaren 15a
Astillero
14.IX. Zarautz Arraun Elkartearen IkurrinaZarautz, Gipuzkoa2018ko abuztuaren 18a
Astillero
15.XLI Villa de BilbaoBilbo, Bizkaia2018ko abuztuaren 19a
Deustu-Bilbo

1 Lehenengo jardunaldiko estropada ez zen puntuagarria izan[2].
2 Noble Villa de Portugaleteko XXXVII. Bandera Astillerok eraman zuen etxera, bi jardunaldietako denborak batuta traineru azkarrena izan baitzen[3].
3 Lekittarrak El Correo Ikurrina - BBK Sari Nagusiaren XXXIII. Bandera irabazi zuen, bi jardunaldietako denborak batuta traineru bizkorrena izan baitzen[4].
4 Bi egunetako denborak kontuan izanda, Lekittarra izan zen traineru azkarrena Pasaiako uretan eta, beraz, XXXIV. Ikurrina bereganatu zuena[5].

Sailkapena

EmaitzaArraun ElkarteaPuntuak11,22234567839310411412131415BanderakLorpena
1.Astillero157-1291211121111119121212121162,4Igoera play-offa
2.Lekittarra148-11109129121291211119111043,4
3.Deustu-Bilbo133-812101010108121189761222,3Ohorezko txanda
4.Getaria128-1011119118921010810109-
5.Zarautz112-78877910487101197-
6.Pedreña105-96788678797878-
7.Lapurdi68-644267510646224-
8.Arkote66-55265563464456-
9.Zumaia66-37553447333685-
10.San Juan B57-43644326555532-Jaitsiera play-offa
11.Hibaika36-21332235212343-
12.Portugalete16-12111111121111-2019ko KAE-2 Liga

1 Lehenengo jardunaldiko estropada ez zen puntuagarria izan[2].
2 Noble Villa de Portugaleteko XXXVII. Bandera Astillerok eraman zuen etxera, lehenengo bi jardunaldietako denborak batuta traineru azkarrena izan baitzen[3].
3 Lekittarrak El Correo Ikurrina - BBK Sari Nagusiaren XXXIII. Bandera irabazi zuen, 8. eta 9. jardunaldietako denborak batuta traineru bizkorrena izan baitzen[4].
4 Bi egunetako denborak kontuan izanda (10. eta 11. jardunaldiak), Lekittarra izan zen traineru azkarrena Pasaiako uretan eta, beraz, XXXIV. Ikurrina bereganatu zuena[5].

Jaitsiera/Igoera play-offa

KoloreaIzenaArraun ElkarteaTraineruaEntrenatzaileaHerria/UdalaHerrialdeaEmaitza
CamargoClub de Remo Valle de CamargoVirgen del Carmen Manuel Gutiérrez BengoecheaCamargoKantabria2.a (KAE2)
HibaikaHibaika Arraun ElkarteaMadalen Alexander Orena DiazErrenteriaGipuzkoa11.a (KAE1)
San Juan BPasai Donibane Koxtape Arraun ElkarteaErreka Josema Azkue ElizetxeaDonibane, PasaiaGipuzkoa10.a (KAE1)
SantoñaClub de Remo SantoñaVirgen del Puerto Pedro Antonio Gabantxo DiazSantoñaKantabria3.a (KAE2)
EmaitzaArraun ElkarteaPuntuak1. estrop.2. estrop.Lorpena
1Santoña8442019ko KAE1 Liga
2Camargo523
3Hibaika532
4San Juan B2112019ko KAE2 Liga

Bigarren maila

Partaideak

KoloreaIzenaArraun ElkarteaTraineruaEntrenatzaileaHerria/UdalaHerrialdea2017
BermeoBermeoko Arraun ElkarteaMundakarra Aitor Alzibar DiezMundakaBizkaia8.a1
CamargoClub de Remo Valle de CamargoVirgen del Carmen Manuel Gutiérrez BengoecheaCamargoKantabria5.a
CastreñaSociedad Deportiva de Remo CastreñaLa Marinera Enrique Vitoria AguinagaCastro UrdialesKantabria16.a
ColindresClub de Remo ColindresVilla de Colindres Luis Andrés Rioz PachecoColindresKantabria18.a
Donostiarra BKaiarriba Arraun ElkarteaTorrekua II Rufo Urtizberea AranberriaDonostiaGipuzkoa4.a
ElantxobeElantxobe Arraun ElkarteaArtarri Asier Arego BengoaElantxobeBizkaia7.a
GetxoGetxo Arraun ElkarteaGoizeko izarra Eneko Van HorenbekeGetxoBizkaia9.a
Hondarribia BHondarribia Arraun ElkarteaAma Guadalupekoa Asier Puertas OrbañanosHondarribiaGipuzkoa12.a (KAE1)
LaredoLaredo Remo ClubLa Pejinuca Cristóbal Alonso CarriedoLaredoKantabria15.a
LutxanaLutxana Arraun ElkarteaEderra Javier Escobar UrraErandioBizkaia11.a
MutrikuMutriku Arraun TaldeaMutriku Xabier Urreisti ArrizabalagaMutrikuGipuzkoa10.a
Orio BOrio Arraunketa ElkarteaSan Nikolas Ángel María Larrañaga ArtolaOrioGipuzkoa10.a (KAE1)
San Pedro BKalparra Arraun ElkarteaLibia Ramon Erostarbe LobelosSan Pedro, PasaiaGipuzkoa12.a
SantoñaClub de Remo SantoñaVirgen del Puerto Pedro Antonio Gabantxo DiazSantoñaKantabria6.a

1 2017ko denboraldian Mundakako Arraun Taldearekin batera osatu zuen trainerua[6].

Estropadak

Z.IzenaLekuaDataTxapelduna
1.V. Bandera Bermeoko Arraun ElkarteaBermeo, Bizkaia2018ko ekainaren 17a
Getxo
2.XXXI. Elantxobeko EstropadaElantxobe, Bizkaia2018ko ekainaren 24a
Getxo
3.IV Bandera Iberia - Sestao1Sestao, Bizkaia2018ko uztailaren 1a(bertan behera)
4.II. Mutrikuko Estropada - Yurrita Group BanderaMutriku, Gipuzkoa2018ko uztailaren 7a
Camargo
5.IX Bandera Kaiarriba - AmenabarDonostia, Gipuzkoa2018ko uztailaren 8a
Camargo
6.XXVI Bandera de Traineras Ayuntamiento de CamargoCamargo, Kantabria2018ko uztailaren 15a
Donostiarra B
7.XI. Bixigu Eguna IkurrinaOrio, Gipuzkoa2018ko uztailaren 21a
Camargo
8.XV. Algortako Portuzaharra IkurrinaAlgorta, Getxo, Bizkaia2018ko uztailaren 28a
Camargo
9.XXXI. Bandera de ErandioErandio, Bizkaia2018ko abuztuaren 5a
Orio B
10.XII. Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako Bandera - XIII. Regata PromociónHondarribia, Gipuzkoa2018ko abuztuaren 11
Donostiarra B
11.XXI. Kepa Deun Arrantzaleen Kofradia IkurrinaPasaia, Gipuzkoa2018ko abuztuaren 12a
Donostiarra B
12.XLVI. Bandera Ciudad de Castro Urdiales - XII. Memorial Avelino IbañezCastro Urdiales, Kantabria2018ko abuztuaren 15a
Donostiarra B
13.II Bandera Excmo. Ayuntamiento de LaredoLaredo, Kantabria2018ko abuztuaren 18a
Donostiarra B
14.XLVIII. Bandera de Santoña - Memorial Fernando PalacioSantoña, Kantabria2018ko abuztuaren 19a
Orio B
15.XXV. Bandera del Asón2Colindres, Kantabria2018ko abuztuaren 25a
Santoña

1 Estropada bertan behera gelditu zen beharrezko baimenak ez lortzeagatik[7][8].
2 Asóngo banderako estropada ez zen puntuagarria izan.

Sailkapena

EmaitzaArraun ElkarteaPuntuak12314567891011121314153BanderakLorpena
1.Donostiarra B1621310-1013141013131414141410-52019ko KAE Liga
2.Camargo1611113-141412141412911121213-4Igoera play-offa
3.Santoña1521012-121213131211131211138-13
4.Orio B1451211-13111111914111351014-2Ohorezko txanda
5.Getxo1411414-11101012101228891112-2
6.Hondarribia B11689-699911510713911--
7.San Pedro B10277-8868881210875--
8.Mutriku9768-9686710591067--
9.Bermeo9196-77776976686--
10.Elantxobe7255-45555764759--
11.Lutxana4443-54332632333--
12.Castreña4332-22444343444--
13.Laredo3624-33223425222--
14.Colindres1411-11111211111--

1 Estropada bertan behera gelditu zen beharrezko baimenak ez lortzeagatik[7][8].
2 Getxo kanporatua izan zen elkartearen ontzia ibilbidearen erdian matxuratuta gelditu zelako. Dena den puntuak berrezarri zizkioten aurkeztutako apelazioa onartu ostean[9][10].
3 Santoña elkarteak irabazi zuen Asóngo XXV. Bandera, dena dela, estropada ez zen puntuagarria izan.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak