Kārlis Lasmanis

saskibaloi jokalari letoniarra

Kārlis Lasmanis, (Ventspils, Letonia, 1994ko apirilaren 8a) Letoniako hiruko saskibaloi jokalari profesionala da.

Kārlis Lasmanis

(2021)
Bizitza
JaiotzaVentspils1994ko apirilaren 8a (30 urte)
Herrialdea Letonia
BizilekuaVentspils
Familia
AitaUģis Lasmanis
Anai-arrebak
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakPosZbk
 
Pisua75 kilogramo
Altuera196 zentimetro

Bere aita Uģis Lasmanis arraunlaria da, eta, 1991ko Vienako Munduko Txapelketan, Sobietar Batasuna ordezkatuz, zilarrezko domina lortu zuen skull bikoitzean; gero Letonia ordezkatuko zuen.

2014ko 2014ko Europako Txapelketan (Grezia), Letoniako jubenilen taldean jokatuko du bosteko saskibaloian. Letoniako hainbat klub nazionaletan jokatu du, hala nola BK Saldus, BK Liepājas Lauvas eta BK Jūrmalan eta Alemanian Rasta Vechta taldean 2015/16 denboraldian.

Gizonezkoen 3×3 saskibaloi taldera jotzen du, eta Letoniako selekzioarekin, Europako (urrea 2017an, zilarra 2018an) eta munduko (zilarra 2019an) txapelketako lorpenetan parte hartzen du.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan (Tokio), bere lehenengo olinpiar jokoak izango ditu, eta Edgars Krūmiņš, Kārlis Lasmanis eta Nauris Miezisekin osatuko du taldea; sailkapen fasean, hirugarren amaituko dute, eta final-laurdena igaroko dute azken faserako, non japoniarrei, belgikarrei eta ROC taldeari irabaziko dieten (21-18 finalean)[1] .Tokion, urrezko domina irabaziko du Letoniako taldearekin. ROC taldearen (zilarrezkoa) eta Serbiakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuko dira. Hauek osatuko dute Letoniako taldea: Agnis Čavars, Edgars Krūmiņš, Kārlis Lasmanis eta Nauris Miezis-ek[2][3].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

Udako Olinpiar Jokoak
UrteaLekuaDominaProba
2020Tokio
Japonia
Saskibaloia
3x3 gizonezkoa[4].

Erreferentziak

Kanpo estekak