Joaquim Alberto Chissano
Joaquim Alberto Chissano (Chibuto, 1939ko urriaren 22a) mozambiketar politikaria da.
Joaquim Alberto Chissano | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2011) | |||||||||
2003ko uztailaren 10a - 2004ko uztailaren 6a ← Thabo Mbeki - Olusegun Obasanjo →
1986ko azaroaren 6a - 2005eko otsailaren 2a ← Samora Machel - Armando Guebuza →
1975 - 1987
1974ko irailaren 20a - 1975eko ekainaren 25a | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Gaza probintzia, 1939ko urriaren 22a (84 urte) | ||||||||
Herrialdea | Mozambike | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Lisboako Unibertsitatea | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||||
Parte-hartzailea | |||||||||
Lantokia(k) | Casa dos Estudantes do Império (en) | ||||||||
Enplegatzailea(k) | Nazio Batuen Erakundea | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa katolizismoa | ||||||||
Alderdi politikoa | FRELIMO |
Gazterik ekin zion Mozambikeren independentziaren aldeko borrokari. FRELIMO Mozambikeko Askapen Frontea izango zen Eduardo Mondlaneren idazkaria izan zen. FRELIMO sortu orduko (1962), erakundeko kide egin zen, eta goi-mailako erantzukizunak izan zituen. Mondlane hil zutenean (1969), FRELIMOko buruzagi berria zen Samora Machelen lagun mina egin zen. 1974an, Portugalgo Krabelinen Iraultzaren ostean, Lusakako Itunak, Mozambikeren independentzia ekarri zuten akordioak, negoziatu zituen, Machel eta Dos Santosekin batera. Trantsizio-gobernuko (1974-75) lehen ministro izan zen, eta atzerri-gaietakoa, gero. Mendebaldeko potentziekin harremanak hobetzen ahalegindu zen herrialde sozialistekikoak hautsi gabe, laguntza ekonomiko eta humanitarioa lortzearren. Samora Machel hil zenean (1986), Mozambikeko presidente izendatu zuten. 1992an, bakea sinatu zuen RENAMOko gerrillariekin, hamazazpi urteko gerra zibila amaiarazi zuena. 1994an, lehen hauteskunde demokratikoetan, Chissano hautatu zuten presidente mozambiketarrek. 2005ean, Armando Guebuza alderdikideari utzi zion estatuaren buruzagitza, eta alde batera utzi zuen politika.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joaquim Alberto Chissano |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.