Jauna eta Anderea
Zuberoako maskaradako pertsonaiak
Jauna eta Anderea Zuberoako maskaradetako pertsonaiak dira, Maskarada gorriko kideak. Lehenago biak mutilak izaten ziren baina, gaur egun, anderearena neska batek egin ohi du. Jauna maskaradaren buruzagia da eta denek haren esana egiten dute. Anderea eta biak bazkalondoko ikuskizunaren buru izaten dira. Zenbait dantzetan (kadrillak, bralia...) ere parte hartzen dute.[1]
Jauna eta Anderea | |
---|---|
Zuberoako maskarada gorria | |
![]() | |
Datu biografikoak |
Jaunak atorra zuria, frak beltza, eskularru zuriak, galtzerdi ilunak eta oinetako beltzak eramaten ditu. Buru gainean kapela luze izaten du, eta bularrean, gurutzatua, hiru-koloreko xingola (gorri, zuri eta berdea). Eskuan makila eramaten du eta gerrian ezpata. Anderearen janzkera, berriz, honelakoa izaten: soineko luze zuria, hegal zabaleko zapela eta oinetako zuriak.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak
🔥 Top keywords: AzalaBerezi:BilatuMikel OiartzabalBerezi:AzkenAldaketakLamine YamalPietà (Michelangelo)Nico WilliamsRobin Le NormandDani OlmoMarc CucurellaMartin ZubimendiTxikipedia:AzalaUnai SimónAymeric LaporteShannen DohertySan MamesIñaki WilliamsPlatonLuis de la FuenteZetakCarlos AlcarazBigarren Mundu GerraEuskal HerriaTübingenWikipediaOihan VegaKategoria:1985eko heriotzakFestina auziaBorut BožičEuskara2024SarpenMikel LandaFermin BalentziaJulen MadinaSuge gorbatadunWikipedia:Erantzukizunen mugaketa orokorraIdoia AsurmendiTadej Pogačar