Izarputz

Izarputza edo lurrizar argia (Geastrum fimbriatum edo Geastrum sessile) Geastraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, nahiko arrunta Euskal Herrian.

Izarputza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGeastrales
FamiliaGeastraceae
GeneroaGeastrum
Espeziea Geastrum fimbriatum
Fr., 1829
Mikologia
 
gleba formako himenioa
 
txapelik ez
 
espora marroiak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

Karpoforoa: Zabalik 3tik 7 cm-ra neurtzen du, globo forma du gaztetan eta kolorea marroi argia edo gris-okrea. Bilgarri bikoitza du: kanpoaldea, exoperidioa, eta barrualdea endoperidioa.

Exoperidioa: Itsas izar gisa irekitzen da, eta 6-9 beso edo petalo triangeluar ditu, beherantz kurbatuak; kanpotik zurixkak, arre-zurbila barrutik arre-gorrixka bilakatuz.

Endoperidioa: Sesila, 1,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, globo formakoa, zaku biribil baten formakoa, goian esporak ateratzeko zulo batekin. Mizelioaren bilgarria, papera bezain mehea, beixa edo arrexka kolorekoa da. Gleba, zahartzean hauts marroi bihurtzen da.[2]

Etimologia: Geastrum terminoa grekotik dator, lurra, esan nahi duen "gé" hitzetik eta izarra esan nahi duen "áster" hitzetik. Fimbriatum epitetoa latinetik dator, zerrendekin esan nahi duen "fimbriatus" hitzetik. Laziniak dituelako.

Jangarritasuna

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

Geastrum vulgatum espeziarekin, honen exoperidioaren haragia gorrixka da eta erraz pitzatzen da, Geastrum triplex delakoarekin ere bai, hau irekitzean, lerde-zapi edo lepokoaren antzeko batekin geratzen da.[4]

Sasoia eta lekua

Uda amaieran eta udazkenean, koniferoetan nahiz hostoerorkorretan. Nahiko ohikoa.[5]

Banaketa eremua

Asia, Europa, Amerika.

Galeria

Erreferentzia

Kanpo estekak