Itsasarteko Parke Naturala

Itsasarteko Parke Naturala Iberiar penintsularen hegoaldeko muturrean dago eta Algeciraseko Getaresen badiatik Tarifako Gracia lurmuturreraino doan ur-lurgunea babesten du. Parke natural bezala 2003an izendatu zen eta babesten duen eremua 18.910 hektareakoa da. Europa osoan hegoalderen dagoen gune babestua da eta ezaugarri bereziko balio ekologiko, paisajistiko, historiko eta kulturalak batzen ditu. Mediterraneoko Kontinentearteko Biosferaren Erreserbaren zati da.

Itsasarteko Parke Naturala
V. maila: urtar/lurtar paisaia babestua
Datu orokorrak
Motanatura-parke, kontserbazio bereziko eremu, hegaztientzako babes bereziko eremu, naturagune babestua eta parke natural
Azalera189,31 km²
Geografia
Map
Koordenatuak36°01′52″N 5°38′27″W / 36.0311°N 5.6408°W / 36.0311; -5.6408
Honen parte daNatura 2000
Natura 2000 in Spain (en) Itzuli
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaCádizko probintzia
UdalerriaAlgeciras

Parkeko kostaldea bi itsasok bustitzen dute: ekialdetik Mediterraneo itsasoak eta mendebaldetik Ozeano Atlantikoak. Gibraltarko itsasartea, itsaso hauek elkartu eta Europa eta Afrika banatzen dituena hegazti migratzaileen eta itsas ugaztunen igarobidea da. Bi kontinenteen arteko distantziarik txikiena soilik 14 kilometrokoa da, eta historiaurretik pasabide hau gizakien igarobide ere bada.

Bi itsasoren elkarketak itsas ingurunea berebiziko interesa duen biodibertsitate handi bat hartzen duen gune pribilegiatu bihurtzen du. Toki hartako klima tenperatura leunengatik eta batere euririk egiten ez duen urtaro lehor bategatik bereizten da.

Andaluziako parke guztiek bezala, organo aholku-emaile bat, Batzar Errektorea dena, eta zuzendaritza organo bat ditu. Parke hau sortu zenetik, parkearen zuzendari kontserbatzailea Jesús Cabello Medina da, basoetako ingeniari teknikoa, Ingurugiro kontseilaritzako karrerazko funtzionarioa. Batzar Errektoreko presidentea Ildefonso Sena Rodríguez da, kazetaria eta irakaslea, 2008ko otsailean bere bigarren agintaldirako aukeratua.

Geologia

Parkea Mendilerro Betikoen inguruan dago, geologikoki Algecirasko Batasun geologikoarekin bat dator, Maroko iparraldetik ere hedatzen dena, baita orogenia ondorengo lurraldeetatik ere. Algecirasko Batasuna oligozeno-behe miozenoko harea-mika-margazko flyschez osatua dago. Orogenia ondorengo lurraldeak parkearen mendebaldeko zatian daude, eta guztiak Laugarren Arokoak dira. Nagusiki metaketa alubialak dira.

Parkeko eraketa geologiko garrantzitsuenak Sierra de El Bujeo eta Sierra del Cabrito dira. Kostaldeari dagokionez urazpiko eraketa karstikoak nabarmentzen dira.

Kanpo estekak