Isozianuro

Isozianuro edo isonitrilo R-N≡C formula orokorra duten konposatuei esaten zaie zeinean R hidrokarburoaren hidrogeno baten ordez -N≡C taldea sartzen baita. Parte organikoa nitrogenoaren bidez lotzen zaio isozianuroari ez karbonoaren bidez[1].

Isozianuroaren egitura

Sintesi organikoan lehengai moduan usatzen dira[2].

Ezaugarriak

Isozianuroak bi erresonantzia-egituren bidez deskribatzen dira. Horietako batek lotura bikoitza du nitrogenoaren eta karbonoaren artea eta besteak lotura hirukoitza. Nitrogenoaren π elektroi-bikote bakartuak egonkortzen du egitura eta isozianuroen egitura linealaren erantzulea da[3].

Technetium (99mTc) sestamibi isozianuro-konplexu komertzial bat medikuntzan usatzen dena irudiak egiteko.
Isozianuroren erresonantzia-egiturak

Bestetik, isozianuroek polimerizatzeko gaitasuna dute. Halaber, isozianuroak ezagunak dira gehienei kiratsa darielako.

Isozianuroak ez dira toxikoak, nahiz eta baten batek bizidunentzat toxikoa den hala nola, ziklohexil isozianuroa.

Isozianuroak estekatzaile egokiak dira trantsizio-metal gehienenentzat[4].

Erreferentziak

Kanpo estekak