Irene Schouten

izotz gaineko abiadura-patinatzailea nederlandarra

Irene Schouten (Andijk, 1992ko ekainaren 21a)[1], patinatzaile herbeheretarra da. Lau aldiz izan da Munduko txapelduna eta 2022ko Olinpiar Jokoetan lau domina eskuratu zituen, urrezkoak hiru eta brontzezkoa bat[2], eta bi errekor olinpiko ere ezarri zituen[3].

Irene Schouten

Bizitza
JaiotzaAndijk1992ko ekainaren 21a (32 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzanederlandera
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakizotz gaineko abiadura-patinatzailea
Jasotako sariak

Instagram: ireneschouten1 Olympic.org: irene-schouten Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Irene Schouten, 2023an.

Distantzia luzeko lasterketatan espezializaturik dago, 3.000 m, 5.000 m eta baita maratoian ere. 2010. urtean lortu zituen aurreneko garaipenak, Heerenveengo KPN Maratoi Kopan urrezko bi domina eskuratu baitzituen. 2014an Herbehereetako txapelketan hirugarren egin zuen eta munduko txapelketan hartu zuen parte.

Munduko eta Europako txapelketetan urrezko domina ugari eskuratutakoa da. 2018ko Pyeongchangeko Jokoetan brontzezko domina lortu zuen irteera masiboko proban[4] eta 2022ko Pekingo Jokoetako 3.000 metrotako lasterketan urrezkoa leporatu zuen errekor olinpikoa ezarriz (3:56.93)[5] eta ondoren 5.000 metrotako proba ere irabazi zuen, hau ere errekor olinpikoa ezarriz (6:43.51)[3]. Jokoen azkenengo egunean hirugarren proba irabazi zuen, irteera masiboaren proba hain zuzen ere[6].

2022ko martxoan Munduko Orotarako txapelketan nagusitu zen[7]. 2023an Munduko txapelduna izan zen 5.000 metrotako lasterketan eta 2024an Calgaryko munduko txapelketatan urrezko hiru domina eskuratu zituen, 3.000 metrotan, irteera masiboan eta taldekakoan[8], eta zilarrezko bat.

Txapelketak

Neguko Olinpiar Jokoak
UrteaLekuaDominaProba
2018Pyeongchang (  Hego Korea) Irteera masiboa
2022Pekin (  Txina) 3.000 m
2022Pekin (  Txina) 5.000 m
2022Pekin (  Txina) Irteera masiboa
2022Pekin (  Txina) Talde jarraipena
Munduko Orotarako txapelketak
UrteaLekuaDominaProba
2022Hamar (  Norvegia) Orotara
Munduko Bakarkako distantziako txapelketak
UrteaLekuaDominaProba
2015Heerenveen (  Herbehereak) Irteera masiboa
2016Kolomna (  Errusia) 5.000 m
2019Inzell (  Alemania) Irteera masiboa
2020Salt Lake City (  AEB) Irteera masiboa
2021Heerenveen (  Herbehereak) 5.000 m
2021Heerenveen (  Herbehereak) Jarraipena taldeka
2021Heerenveen (  Herbehereak) 3.000 m
2021Heerenveen (  Herbehereak) Irteera masiboa
2023Heerenveen (  Herbehereak) 5.000 m
2023Heerenveen (  Herbehereak) 3.000 m
2023Heerenveen (  Herbehereak) Irteera masiboa
2024Calgary (  Kanada) 3.000 m
2024Calgary (  Kanada) Jarraipena taldeka
2024Calgary (  Kanada) Irteera masiboa
2024Calgary (  Kanada) 5.000 m
Europako txapelketak
2020Heerenveen (  Herbehereak) Irteera masiboa
2021Heerenveen (  Herbehereak) Orotakoa
2022Heerenveen (  Herbehereak) 3.000 m
2022Heerenveen (  Herbehereak) Jarraipena taldeka
2022Heerenveen (  Herbehereak) Irteera masiboa
2024Heerenveen (  Herbehereak) Jarraipena taldeka
2024Heerenveen (  Herbehereak) 3.000 m
2024Heerenveen (  Herbehereak) Irteera masiboa

Errekorrak

Honako errekor hauek ditu:[9]

ProbaErrekorraDataTokia
500 m39.732014ko martxoaren 22anHeerenveen (  Herbehereak)
1.000 m1:18.412013ko urriaren 27anHeerenveen (  Herbehereak)
1.500 m1:52.122021eko abenduaren 5eanSalt Lake City (  AEB)
3.000 m3:52.892021ko abenduaren 3anSalt Lake City (  AEB)
5.000 m6:41.252023ko martxoaren 5eanThialf (  Herbehereak)

Erreferentziak

Kanpo estekak