Irañeta

Nafarroa Garaiko udalerria


Irañeta[4] ([iɾaɲeta]) Nafarroako udalerria da, Sakanako eskualdean kokatutakoa. Iruñeko merindadeko herri honek 169 biztanle zituen 2020. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 30 kilometrora dago.

Irañeta
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Irañetako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaSakana
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Irañeta
AlkateaAinhoa Beraza Maiza
Posta kodea31849
INE kodea31127
Herritarrairintar
Geografia
Koordenatuak42°55′23″N 1°56′43″W / 42.92292675°N 1.94524722°W / 42.92292675; -1.94524722
Azalera8 km²
Garaiera464 metro
Distantzia30 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria165 (2023:  −2)
alt_left 81 (%49,1)(2019) (%55,2) 91 alt_right
Dentsitatea19,43 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 30,37
Ugalkortasuna[1]‰ 114,29
Ekonomia
Jarduera[1]% 90,91 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 8,19 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 39,80 (2018: %9,42)

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Herria Nafarroa erdialdean dago kokatua eta A-10 autobidea eta N-240 errepideak herria zeharkatzen dute.

Irañetak Uharte Arakilekin egiten du muga iparraldean, Arakilekin ekialdean, Uharte Arakilekin mendebaldean, eta Urbasako mendizerrarekin hegoaldean.

Historia

1194 eta 1234. urteetan Antso Azkarrak foruak eman zizkion Irañetari eta Urruntza izeneko herriko jendeak osatu zuen herria. 1210ean, bestalde, Antso Indartsuak forua berretsi zuen. 1394an Irañetari Zabal eta Torrino izeneko herrietako lurrak eman zizkion erregeak. 1467an Irañetan sortzen ziren zergak Navazeko Pedrori eman zizkioten.

1734ean erregeak emandako pribilegioaren bidez banatu zen Arakildik, 500 dukateko dohaintza baten truke.

Demografia

Irañetako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,56 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udal hauteskundeak

2007an Txapelazpi (TA) izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra; taldeak udaleko bost ordezkariak lortu zituen. Botorik gehien eskuratu ez bazuen ere, azkenean Óscar Eritze Juango aukeratu zuten alkate. Boto baliogabeak hiru izan ziren (emandako boto guztien %3,33) eta boto zuriak bi (%2,30). Abstentzioa %40,40 izan zen.

Irañetako Udala 2007
AlderdiaBotoakAukeratua?
Maria Cristina Irigarai Beraza (TA)58Bai
Iñaki Jaca Zudaire (TA)41Bai
Oscar Eritze Juango (TA)40Bai
Asier Lakuntza Gutierrez (TA)38Bai
Miguel Jesus Armendaritz Juango (TA)34Bai

2011n Amorro mendiaren izena hartu zuen zerrenda aurkeztu zen; Pedro Beraza Gastesi alkate bihurtu zen eta bere lau zerrendakideak zinegotzi.

Udaletxea

Irañetako udaletxeko idazkaria, Uharte Arakil eta Arruazuko idazkari ere bada. Udalak bost kide ditu, alkatea eta lau zinegotzi.

  • HELBIDEA: San Gregorio Kalea, z/g

Alkateak

2007-2011Oscar Eritze JuangoTxapelazpi
2011-2015Pedro Beraza GastesiAmorro
2015-2019Juan Angel Beraza GastesiAritzmakur
2019Ainhoa Beraza MaizaOrbela

Azpiegitura eta garraioak

La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Jaiak eta ospakizunak

Herriko jaiak, San Joan Lepamoztuaren omenez ospatzen dira abuztuaren 28tik irailaren 1era. Jaien egun nagusia abuztuaren 29a da.

Ihauterietan xomorroak eta Atxun Zarkoa izeneko pertsonaia kalera atera eta panpina erretzeko ohitura dago.

Ondasun nabarmenak

  • San Juan batailatzailearen parrokia, XIX. mendearen hasierakoa.
  • San Gregorio ermita
  • San Migel berri[5]

Natura ondasunak

Zerbitzuak

Irañeta "Sakanako Mankomunitateko" eta "Irurtzungo Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da.

Irañetar ospetsuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa