Infernuko errota

Baztanen eta Etxalarren arteko errota

Infernuko errota Baztan eta Etxalar artean dagoen ur-errota da.

Infernuko errota
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaEtxalar eta Baztan
Koordenatuak43°12′28″N 1°34′17″W / 43.20789°N 1.57128°W / 43.20789; -1.57128
Map

Kokapena

Baztan eta Etxalar artean dago, Orabidea (Lekaroz) eta Tximista auzoen artean, Bertizko lurretatik hurbil.[1] Etxalar, Baztan eta Zugarramurdi lotzen dituen NA-4453 errepidea hartu behar da bertara iristeko. Autoa Etxebertzeko bordaren ondoan utzirik, kilometro eta erdiko bidea dago erreka bazterretik.[2]

Deskribapena

Zurezko zubi baten gainean erakia, ez du ez uharkarik, ez ubiderik, ur jauzi baten indarraz baliatzen baizen gurpil hidraulikoa mugitzeko. Egituraren zatirik handiena gaztainezkoa da, eta harlanduxkaz egindako bi paretek ematen diote sendotasuna. Bi isurkiko teilatua dauka, arabiar teilazkoa.[3][1]

Historia

Haren jatorria ezezaguna bada ere, uste dute XVII. mendean funtzionatzen zuela.[1] 1960ko hamarkada amaieran erabiltzeari utzi zioten.[2] 2000. urtean berritua izan zen.[4]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak