Inaxio Errandonea

esku huskako pilotaria
Errandonea
Izen osoa:Inaxio Errandonea Irazoki[1]
Jaiotza data:1964ko uztailaren 30a (59 urte)
Jaioterria:Bera (Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Egungo enpresa:erretiratua
Postua:atzelaria
Debutatze data:1983ko abenduaren 3a
Debutatze pilotalekua:Bergarako udal pilotalekua

Inaxio Errandonea Irazoki, pilota arloan Errandonea deituraz ezaguna (Bera, Nafarroa Garaia, 1964ko uztailaren 30a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatu zuen, Pelotaberri, Asegarce eta Besagain enpresekin.[2] Profesionaletako estreinako partida 1983ko abenduaren 3an jokatu zuen, Bergarako udal pilotalekuan. Pilotari profesional gisa 24 urte baino gehiago egin eta gero, 2008ko urtarrilaz geroztik Aspe enpresako zuzendari komertziala da. Lehenago, Frontis enpresa sortzearen arduradun nagusietako bat izan zen.[2]

Kirol lorpenak

UrteaTxapeldunakTxapeldunordeakEmaitzaPilotalekua
1987-88Retegi II.a - ErrandoneaLadutxe - Martinikorena22-16Anoeta
1989-90Retegi II.a - ErrandoneaBergara II.a - Etxenagusia22-03Anoeta
1994-95Retegi II.a - ErrandoneaUnanue - Zezeaga22-17Atano III.a
1999Nagore - ErrandoneaBerasaluze VIII.a - Beloki22-17Atano III.a
UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaEmaitzaPilotalekua
1994ArretxeErrandonea22-12Ogeta
1995BelokiErrandonea22-15Atano III.a
UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaEmaitzaPilotalekua
1994EugiErrandonea22-13Ogeta

Erreferentziak