Iman Issa

Iman Issa, arabiarrez: إيمان عيسى, (Kairo, Egipto, 1979) diziplina-aniztasuna duen artista egiptoarra da, instalazio-artista, bideo-artista, eskultorea, argazkilaria, artista bisuala eta telebista ekoizlea, besteak beste. Egiptoko Nefkens MACBA Fundazioaren lehen edizioaren irabazlea izan zen.[1][2][3][4][5]

Iman Issa

Bizitza
JaiotzaKairo, 1979 (44/45 urte)
Herrialdea Egipto
Lehen hizkuntzaegiptoar arabiera
Hezkuntza
HeziketaThe American University in Cairo (en) Itzuli
Columbia Unibertsitatea
Columbia University School of the Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakarabiera
egiptoar arabiera
Jarduerak
Jarduerakinstallation artist (en) Itzuli, bideoartista, eskultorea, argazkilaria, artista bisuala eta telebista-ekoizlea
Lantokia(k)New York
Enplegatzailea(k)Cooper Union (en) Itzuli
Jasotako sariak
imanissa.com

Biografia

2001ean Amerikako Unibertsitatean graduatu zen Kairon, eta 2005ean New Yorkera joan zen bizitzera. Han master bat egin zuen Columbiako Unibertsitatean.

Erakusketak

Hainbat erakusketatan parte hartu du, besteak beste, The Ungovernables (New Museum, NYC, 2012), Seeing is Believing (KW, Berlin, 2011), Material, Rodeo (Istanbul, 2011), Short Stories (Sculpture Center, New York, 2011) eta Propaganda by Monuments (Airive).

Elkarrizketa: Iman Issa, Egiptoko Nefkens MACBA Fundazioaren lehen edizioaren irabazlea, Ràdio Web MACBA, 2012

2024an Donostiako Tabakaleran Eduardo Txillidaren eta Nestor Basterretxeren mendeurrena zela eta, eskultura garaikideari eskainitako Larruak eta izurrak erakusketan Iman Issak parte hartu zuen, June Crespo, Nora Aurrekoetxea, Sahatsa Jauregi eta Kimia Kamvari euskal eskultoreekin batera, baita Yael Davids (Tzuba kibbutza, Israel, 1968) eta Lucia Koch (Porto Alegre, Brasil, 1966) artistenak ere —bakoitzaren lan bat, hain zuzen—, Laura Valles Vilchez komisarioa zela.[6]

Sariak eta aintzatespenak

  • 2012an Egiptoko Nefkens MACBA Fundazioaren lehen edizioaren irabazlea izan zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak