Hylobatidae

Hylobatidae primate hominoide familia da, siamang edo giboi gisa ere ezagutzen dena.[1][2]

Hylobatidae
Miozeno-gaur egun
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
SuperfamiliaHominoidea
Familia Hylobatidae
Gray, 1870
Generoak
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Mugimenduabrachiation (en) Itzuli
Masa8,5 kg
Eguneko zikloaeguneko

Beste hominoideengandik bereizten dira, batez ere, tamaina txikiagokoak direlako, gorputzaren tamainari dagokionez, beso luzeak dituztelako, zuhaitzetako bizimodu bereziagatik, brakiazioa lokomozio-mota nagusi gisa erabiltzeagatik eta bikote monogamiakoetan oinarritutako gizarte-antolakuntzagatik[3]. Beste hominoide batzuk bezala, garezurreko barrunbea bolumen handikoa dute; betzuloak handiak dituzte eta espezie batzuek deiak areagotzeko aukera ematen dien zaku gularra dute lepoan[4][5]. Egunez lortzen dute janaria, eta espezie gehienak fruta mamiz elikatzen dira batez ere[6], elikadura hostoekin eta ornogabeekin osatuz[7].

Asiako hego-ekialdeko lurralde gehienetan bizi dira, oihan tropikal euritsuan zein subtropikalean[8], batez ere behe-eremuetan[9]. Batez beste, lau partaideko talde txikiak osatzen dituzten gizarte- eta lurralde-animaliak dira, bikote monogamo batek eta haien seme-alabek osatuak[10]. Lurralde hori aktiboki babesten dute, eta balizko arerioak urruntzen dituzte erakustaldien bidez, batez ere ahotsezkoak: talde bakoitzeko helduek bikoteka abisu-kanta ozenak abesten dituzte[6].

Familiako espezie guztiak galzorian daude, Asiako hego-ekialdeko giza populazio gero eta handiagoak euri-oihana soildu, hondatu eta zatikatu die, lurra hainbat jarduera ekonomikotara eskaintzeko. Gizakiaren presentziak populazioaren txikitu dieten beste hainbat jarduera ere bultzatu ditu, hala nola ehiza, haragia aprobetxatzeko edo sendagai tradizional gisa edo maskotatzat saltzeko edo zoologikoetan erakusteko[11]. IUCNren Zerrenda Gorrian, espezie gehienak gartzeko arriskuan sailkatuta daude eta bi arrisku larrian daude[12]. Bi urtean behingo The World's 25 Most Endangered Primates 2016-2018 argitalpenean ere, espezie bat ageri da[13].

Etimologia

Giboi hitzaren etimologia ez da oso argia. Europarren artean lehen aldiz erabili zuen George Leclerc de Buffon naturalista frantsesak XVIII. mendean, 'India orientaletan bizi den tximinoa' aipatzeko erabilia.[14][15][16]

Ikerketa etimologiko eguneratuek proposatzen dute jatorri etimologikoa Malaysiako penintsulako Semang edo Menraq komunitate nomadan dagoela.[17] Talde horrek Ipar Asli hizkuntzak hitz egiten dituzte, eta analisi fonemiko, semantiko, historiko eta linguistiko baten ostean, kbɔɲ hitza proposatu da giboi izenaren jatorri edo erro gisan; europar kolonizazioan, malaysierako kəbɔn hitza barneratu zen, 'tximino edo Malaysiako penintsulako tximino hilobaido'-ei errefrentzia egiteko.[18]

Taxonomia

Hylobatidae familia lau generotan banatzen da, maila kromosomikoan oinarritua.[19] Hoolockek 38 kromosoma ditu, Hylobatesek 44, Symphalangusek 50 eta Nomascusek 52. India, Indonesia, Sumatra, Borneo eta Javan bizi dira.[20][21][22][23]

Sailkapena

Genero iraungiak,

  • Bunopithecus generoa†[24]
  • Junzi generoa†[25]
  • Yuanmoupithecus generoa†[26]

Anatomia

Hortzeri formula hurrengoa da,[27]

     Hortzeri-formula    
2.1.2.3
2.1.2.3

Erreferentziak

Kanpo estekak