Hungariako Erresuma

Hungariako Erresuma 1000. urtean Europako erdialdean sortutako estatua izan zen, 896an sortutako Hungariako printzerria erresumatzat hartutakoan.

Hungariako Erresuma
Magyar Királyság
1000 – 1918
Oinordekotzako monarkia
Hungariako bandera

Hungariako armarria

Erresuma 1500 aldera
Geografia
HiriburuaBudapest
Kultura
Hizkuntza(k)Latina, alemaniera, hungariera
ErlijioaKristau Katoliko Erromatarra, eta gero luteranoa eta kalbindarra besteak beste
Historia
Sorrera1000
Desagerpena Errepublikarekin1918
Aurrekoa
Hungariako Printzerria
Ondorengoa
Errepublika

Mongolen inbasioa pairatu ondoren Itsaso Beltzetik Adriatikoraino hedatu izan zen erresuma. Edonola ere, Mohacs guduan (1526) otomandarren aurka erabateko porrota jasota, erresuma zatitu zen: Transilvania otomandarren menpera pasa zen, eta gainerakoa habsburgotarren eskupean jarri zen. Hungariako erresuma, hortaz, Vienako enperadoreen beste titulu bat besterik ez zen izan. Buda konkistatu ondoren, 1718an berriro osatu zen Hungariako Erresuma (Karlowitzko hitzarmena). 1848ko iraultzekin hungariarrak matxinatu zirenez, bakea lortu nahian 1867an Austriako Inperioa Austria-Hungariakoa bihurtu zen. Erresuma 1918an desagertu zen laburki, eta berriro 1946an, bigarren horretan behin betiko.

Hiriburuak

IzenaDenbora tartea
Székesfehérvár1000–1543
Esztergom1000–1256
Buda1256–1315
Temesvár (gaur egun Timișoara)1315–1323
Visegrád1323–1408
Buda1408–1485
Viena (Bécs)1485–1490
Buda1490–1536 (1541)
Lippa (gaur egun Lipova, Errumanian)1541–1542
Gyulafehérvár (gaur egun Alba Iulia, Errumanian)1542–1570
Pressburg (gaur egun Bratislava)1536–1784
Buda1784–1849
Debrecen1849
Buda1849–1873
Budapest1873–1944
Debrecen1944
Budapest1944–1946

Ikus, gainera

Kanpo estekak