Hudson Leick

aktore estatubatuarra

Heidi Hudson Leick (Cincinnati, Ohio, 1969ko maiatzaren 9a) aktore estatubatuarra da. Xena: Printzesa gerlaria telesailean Callisto antagonistaren rola betetzeagatik da ezaguna.

Hudson Leick

(2021)
Bizitza
JaiotzaCincinnati1969ko maiatzaren 9a (55 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaBrighton High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, modeloa, telebista-aktorea, zinema aktorea, ahots-aktorea eta antzerki aktorea

hudsonleickfan.com
IMDB: nm0500098 Allocine: 38819 Rottentomatoes: celebrity/hudson_leick Allmovie: p270990
Musicbrainz: 3b454013-806d-4683-82c1-ff73924548e8 Edit the value on Wikidata

Biografia

Hudson Leick Cincinnatin jaio zen eta Rochester (New York) hirian hazi zen[1].

Japonian modelo lanetan hasi zen baina aktore izateko erabakia hartu zuen eta drama eta dikzio ikastaroak egin zituen. Debuta 1992an egin zuen CBS Schoolbreak Special telesaileko atal batean. Hurrengo urtean Law & Order telesailean agertu zen.

1995ean Melrose Place telesailaren 4. denboraldiko 10 ataletan agertu zen eta ezagun egin zen. Horren ondoren Callistoren papera bete zuen Xena: Printzesa gerlaria telesailean eta ondoren Hercules: The Legendary Journeys telesailean ere bai. Callisto Xena protagonistaren antagonista zen[2]. 2000. urtean ordea telesail hauetatik alde egitea erabaki zuen, Callisto ez zen bestelako izakeradun pertsonaiak antzezteko helburuaz. Hurrengo urteetan ordea ez zuen halako arrakastarik izan.

Gaur egun aktore lanak alde batera utzita yoga irakaslea da[3] eta Estatu Batuetan, Britainia Handian, Txekian eta Eslovakian ikastaroak eman ditu. Astrologia irakurketak ere egiten ditu.

Filmografia

Filmeak

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
1996Dangerous CargoCarla
1997After the GameGrace
1998DenialDeborah
1999Chill FactorVaughn
1999Blood TypeTiffanie
2001Cold HeartJulia
2006A.I. AssaultTiffany SmithTelefilmea
2007Hallowed GroundSarah AustinBideoan
2008One, Two, ManyDarla
2008UnconditionalAliceLaburmetraia
2010Paris ConnectionsCoco De Ville
2011All It Will Ever BeEzezagunaLaburmetraia
2013Mid Life GangsterAlexis
2018Blood TypeTiffanie

Telebista

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
1992CBS Schoolbreak SpecialStephanieatal bakarra
1993Law & OrderKathy Rogersatal bakarra
1994Knight Rider 2010Hannah TyrieTelefilmea
1995University HospitalTracy StoneProtagonista
1995Melrose PlaceShelly HansonOhikoa (4. denboraldian), 10 atal
1996Hijacked: Flight 285Shayna LoringTelefilmea
1996–2000Xena: Printzesa gerlariaCallisto / XenaOhikoa, 12 atal
1997Touched by an AngelCeleste2 atal
1997–1998Hercules: The Legendary JourneysCallisto2 atal
19987th HeavenMs. Hunteratal bakarra
1998–1999Hercules: The Legendary JourneysLiz Friedman2 atal
1999Safe HarborDeloresatal bakarra
2003FastlaneRandiatal bakarra
2003Tru CallingRebecca Morganatal pilotoa
2005CSI: Crime Scene InvestigationDr. Jeri "Buffy" Cohenatal bakarra
2007Nip/TuckFake Wendyatal bakarra
2008SharkCindy Broylesatal bakarra
2010Law & Order: LACarlyren "Personal Shopper"-aatal bakarra

Bideo jokoak

UrteaIzenburuaPertsonaiaOharrak
2003PrimalJen Tate
2003Lords of EverQuestLady Leisen

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hudson Leick