How to Have Sex
How to Have Sex 2023ko Molly Manning Walker ingeles zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
How to Have Sex | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | How to Have Sex |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Grezia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 91 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Molly Manning Walker (en) |
Gidoigilea(k) | Molly Manning Walker (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Konstantinos Kontovrakis (en) |
Konpainia ekoizlea | Umedia (en) Heretic Films (en) |
Ekoizle eragilea | Giorgos Karnavas (en) Nathanaël Karmitz Compton Ross (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jakwob (en) |
Argazki-zuzendaria | Nicolas Canniccioni (en) |
Historia | |
Jasotako sariak | Un certain regard Award (en) European Film Award for European Discovery of the Year (en) 36th European Film Awards (en) |
Nominazioak | |
mubi.com… | |
Sinopsia
Tara, Skye eta Em neska gazteek azterketak amaitu dituzte, eta, emaitzarik ez badakite ere, askatasun apur hori ospatzeko, oporretan joango dira Kretako Malia herrira, festa giroagatik ezaguna. Maletan sartu dituzte neonezko koloreak dituzten bikiniak, soineko estuak eta distiraz betetako makillajea, eta astea hondartzaren eta festaren artean banatzeko asmoa dute. Lagun minak dira hirurak, baina urduri daude etorkizunak zer ekarriko ote dien; unibertsitatera joateko ordua gertu dute, eta elkarren laguntasun dinamika kolokan jar liteke. Bidaia ospakizun bat da, baina baita hiruren arteko harremana zaindu eta babesteko aitzakia bat ere.[1]
Festa giro horren erdian dago Tara, taldeko lotsatiena, isilena. Ez du oraindik sexu harremanik izan, eta, lagunen eta gizartearen presioek bultzatuta, bidaia honetan sexu harremanak izatera eramango dute. Esperientzia ez da, ordea, espero bezalakoa izango, eta, gozamenik bilatu gabe gainetik kendu nahi duen zama bat bada ere, Tarak gertatu denarekin nahastuta amaituko du.[1]
Aktoreak
- Mia McKenna-Bruce: Tara
- Lara Peake: Skye
- Shaun Thomas: Badger
- Samuel Bottomley: Paddy
- Eilidh Loan: Fi
- Enva Lewis: Em
- Laura Ambler: Paige
- Daisy Jelley: Gemma
Erreferentziak
Kanpo estekak
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |