Holandako barruak
Holandako barruak Joan Mirók 1928ko udan margotutako hiru pinturen sorta da. Lan hauen inspirazioa urte horretan Belgika eta Holanda ezagutzeko egin zuen bidaian eta horren bitartean ezagutu zituen margolanak, bereziki bi margolari flandestarrenak: Martensz Sorgh eta Jan Steen. Miró artista horien hiru lan hartu zituen bere modura birmoldatzeko. Garai hartako Miróren oso lan errepresentatiboak dira hirurak. Lan hauek, suposatzen duten bi garai oso desberdinen arteko zubia izanik, espezialisten artean interes handia eragin dute.
Holandako barruak saila | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Joan Miró |
Sorrera-urtea | 1928 |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa, Veneziako Peggy Guggenheim Museoa eta Metropolitan Museum of Art |
Lanen ezaugarriak
- Holandako barruak I: Martensz Sorgh (1661) egilearen "Laud jotzailea"ren bertsioa.[1]
- Holandako barruak II: Jan Steen (1665) egilearen "Haurrek katu bati dantzatzen irakasten"ren bertsioa.
- Holandako barruak III: hau da konplexuena lan desberdinetan oinarritzen baita, guztiak Steenenak: "Hegaztien oilategia" (1660), "Emakume gaztea bainuan" (1659), "Maitasunez gaixotutako emakumea" (1660), "Emakume gaixoa eta doktorea" (1660 ingurukoa) eta "Emakumea apai-mahaian" (1661-1665).
Bibliografia
- Janis Mink: Joan Miró: 1893-1983. Taschen, 2000. ISBN 978-3-8228-5975-9.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Erreprodukzioak eta lan hauen inguruko azalpenak.
🔥 Top keywords: AzalaBerezi:BilatuKoldobika Jauregi (eskultorea)Carles PuigdemontBerezi:AzkenAldaketakGonzalo BoyeTxikipedia:AzalaLarraheElena CajaravilleJaione Murelaga IzagirreAlkizaUEFA Euro 2024Itsasaldiaren indarLarunbeInaki IrazabalbeitiaUnai SimónBigarren Mundu GerraLarunbeko aldareaEuskaraLaguntza:KategoriaJohnny CashDCCPLankide:GorritxikiEuskal HerriaWikipediaLaguntza:SarreraWikiAlkizako Abertzale EzkertiarrakEz Dok AmairuCésar AzkarateKylian MbappéAntzinako ErromaSarpenGarapen Jasangarrirako HelburuakKoldobika JauregiTxikipedia:Aro ModernoaWikipedia:TxokoaBermudako HirukiaLankide:Luistxo/Test1