Gregorio San Miguel

txirrindulari bizkaitarra

Gregorio San Miguel Angulo (Balmaseda, 1940ko abenduaren 2a - ), euskal herritar txirrindulari profesionala izan zen 1965etik 1971 arte. 14 garaipen lortu zituen.[1]

Gregorio San Miguel
Bizitza
JaiotzaBalmaseda1940ko abenduaren 2a (83 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 

Ibilbidea

1965ean OLSA taldean debuta egin eta hurrengo urtean Kasek fitxatu zuen. Han egon zen 1971an txirrindularitza utzi arte.

1968ko Frantziako Tourran bere emaitza onena lortu zuen: Alpeetako etapa batean (Saint-Étienne-Grenoble) Georges Vandenbergheri lidergoa kendu zion 5 etapa geratzen zitzaizkiela. Hala ere, San Miguelek ezin zuen maillota eutsi eta hurrengo egunean Herman Van Springelek kendu zion. Lasterketa 4. postuan bukatu zuen. 1966an 37.a izan zen eta 1969an ezin izan zuen bukatu.

Espainiako Vueltan sei aldiz hartu zuen parte etapa bi (1966an eta 1969an) eta Mendiko Saria lortuz. Italiako Giroan behin, 1967an, hartu zuen parte baina ezin lasterketa bukatu.

Palmaresa

1964

1965

1966

1967

1968

1969

Emaitzak lasterketa nagusietan

Lasterketa1965196619671968196919701971
Italiako Giroa--Utzi----
Frantziako Tourra-37.-4.Utzi--
Espainiako Vuelta41.13.7.36.8.-Utzi
Munduko Txapelketa -------

Taldeak

Erreferentziak